Novenpopulania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
[[Euskal tribuak]] hedatuak zeuden lurra eraso zuten; Erromatarraren Inperioko probintzia banaketan, baskoien lurra Tarraconensis probintzi barruan sartu zuten eta akitaniarren lurraldeari '''Novenpopulania''' (''Bederatzi herri'') deitu zioten. Pirinio iparraldea, [[Garona]] hegoaldea eta gaskoniako golkoaren arteko lurralde hirukia Zesarrek konkistatu (K.a. 56) eta Augustok Loira-raino zabaldu egin zuen.
 
[[Pirinio]] eta Garona artean [[Bordele]] izendatu zuten hiriburu K.a. 56an. Geroago, K.o. II. mendean, bederatzi herri euskaldun bilduko dira Novempopulanian:
* Boiatium ([[Buch]]),
* Aquensium ([[Akize]]),
* Tarusates ([[Aire]]),
* Elusatium ([[Eauze]]),
* Ausciorum ([[Auski]]),
* Bigorra ([[Aturbe]]),
* Convenarum ([[Saint Bertrand de Comminges]]),
* Consoranorum ([[Saint Lizier]]) eta
* Iloronensium ([[Olorue]]). Beste autore batzuk hiru gehitzen dituzte 12 direla esateko: Vasatica ([[Bazas]]), Lactoratium ([[Lectoure]]) eta Benearnensium ([[Lescar]]).
 
Beste autore batzuk hiru gehitzen dituzte 12 direla esateko: Vasatica ([[Bazas]]), Lactoratium ([[Lectoure]]) eta Benearnensium ([[Lescar]]).
 
[[Pirinio]] eta [[Loira]] artean hiru probintzietan banatu zuten III. mendean: '''Novempopulania''', Akitania Lehena eta Akitania Bigarrena. ''Rhin'' ibaia igaro ostean sueboak, alanoak eta bandaloak [[Galia]], Akitania eta '''Baskonia-Novempopulania''' zeharkatuta [[Hispania]]n sartu ziren. Honorio erromatarrak bisigodoeen esku utzi zuen Akitania Bigarrena (418) eta Waliak erresuma hori antolatu zuen [[Tolosa (Frantzia)|Tolosa]]n. Frankoek [[Bordele]] eraso zuten 498an eta Suatrio kondea preso hartu. [[Klovis I.a]] errege frankoak [[Alariko II.a]] bisigodoa garaitu eta hil egin zuen [[Vouillé]]-ko guduan (507), [[Klovis]]ek "[[Regnum Francorum]]" izena asmatu eta Akitania bigarrena atxiki zuen. Godoak Hispaniako [[Toledo]]ra erretiratu ziren. Akitania-baskonia, ordea, erromatar probintzia zen eta aldi berean erasotzen zuten Leovigildok hegoaldetik, Araba hartu eta Victoriacum fundatu zuenak (581), eta Txilpericok iparraldetik. Baskoien aurkako borroka [[Errioxa]]ko [[Kantabria]], Orba (Ejea) eta Okzitaniarren Tolosa arteko lurretan jokatu zen (590). Austrasiako Teodoberto I.a eta Burgundiako Teodorico erregeek hartu zuten Akitania 601ean. '''Novempopulanian''' bizi ziren baskoiak menpean jarri zituzten. Urte berean Novenpopulania beste Akitaniakoengandik bereiztu eta Baskonia-Akitaniako dukerria sortu zuten, Genial galo-erromatarra izan zen lehen dukea ([[602]] - [[66]]).