Laguntza:Taulak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Barrie (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
(Ez dago alderik)

15:37, 20 ekaina 2006ko berrikusketa

Orri honek wiki-taulak nola sortu ditzakezun azaltzen dizu. Taula luzeetarako eta formatu konpexudunetarako lagungarri izango da programa biurtzaile bat.

Barra-bertikalarekin taulak nola sortu

Nahiz eta HTML taula sintaxiak ere balio, wiki-kode berezi hau modu laburrago bat bezala erabili daiteke. HTML taula kodearekin lan egiten ohituta bazaude errazago izango da barra-bertikal kodea ulertzeko. Honela hasten da:

  • Taula ososa giltza eta barra-bertikal batek mugatuta dago. Erabili {| taulari hasiera emateko, eta |} bukaeran. Bakoitza aparteko lerro batean joan behar da:
{|
  taularen kodea hemen doa
|}
  • Taulari izenburua jartzea aukeran duzu. Txertatu lerro bat barra-bertikal batekin eta gehiketaren ikurrarekin (|+) eta ondoren izenburua:
{|
|+ izenburua
  taularen kodea hemen doa
|}
  • Lerro berri bat gehitzeko taulan, barra-bertikala eta gidoia jarri aparteko lerro batean (|-). Taulako lerro horretako gelasken kodea hurrengo lerroan joango da:
{|
|+ Taularen izenburua
|-
  gelaskaren kodea hemen doa
|-
  hurrengo lerroko gelaskaren kodea hemen doa
|}
  • Taulako gelaska bakoitzaren kodea barra-bertikal batekin hasi:
{|
|+ Taularen izenburua
|-
| gelaskaren kodea hemen doa
|-
| hurrengo lerroko gelaskaren kodea hemen doa
| aurrekoaren lerro berdinean joango den gelaskaren kodea hemen doa
|}
  • Lerro bereko gelaskak lerro eta barra-bertikal berrien bitartez banandu daitezke edo barra-bertikal bikoitza (||) erabiliz. Bietan emaitza berdina da:
{|
|+ Taularen izenburua
|-
|1 gelaska || 2 gelaska || 3 gelaska
|-
|A gelaska
|B gelaska
|C gelaska
|}
  • Zutabe bakoitzeko goi-buruak biltzen dituen lerroa honela desberdindu dezakegu: ! erabiliz | ordez eta !! erabiliz || ordez. Goi-buru gelaskek, gainontzeko gelaskekiko desberdinak izaten dira itxura aldetik, arakatzailearen arabera. Sarritan, testuak letra lodiz eta erdian kokaturik azaltzen dira:
{|
|+ Taularen izenburua
! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3
|-
| 1 gelaska || 2 gelaska || 3 gelaska
|-
| A gelaska
| B gelaska
| C gelaska
|}
  • Lerro bateko lehen gelaska lerroko goi-burua bezala nabarmentzen da ! erabiltzen badugu | ordez eta ondorengo gelasken datuak lerro berri batean hasiz:
{|
|+ Taularen izenburua
! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3
|-
! Lerroko goi-burua 1 
| 2 gelaska || 3 gelaska
|-
! Lerroko goi-burua A 
| B gelaska
| C gelaska
|}
  • Aukerako parametroek gelaska, lerro edo taula ososan eragin dezakete. Adibidez, ertz jakin bat jarri ahal diogu:
{| border="1"
|+ Taularen izenburua
! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3
|-
! Lerroko goi-burua 1
| 2 gelaska || 3 gelaska
|-
! Lerroko goi-burua A
| B gelaska
| C gelaska
|}

Eta taularen emaitza honako hau izango litzateke:

Taularen izenburua
Zutabeko goi-burua 1 Zutabeko goi-burua 2 Zutabeko goi-burua 3
Lerroko goi-burua 1 2 gelaska 3 gelaska
Lerroko goi-burua A B gelaska C gelaska