Rock alternatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
51. lerroa:
[[Indie rock]]a nahiz [[indie pop]]a [[Eskozia]]ko [[Orange Juice]] eta [[Aztec Camera]] bezalako [[post punk]] taldeetatik garatu zen, ''shambling'' gitarrak eta letra zorrotzak erabiliz. Ildo horretatik sortu zen talderik ospetsuena [[The Smiths]] izan zen. Hurrengo belaunaldiko hainbat indie rock talde -tartean [[The Housemartins]], [[James]] edo [[The Wedding Present]]- The Smithsen itzalpean jaio ziren.
 
Alternative rockaren bestaldean, [[The Jesus and Mary Chain (musika taldea)|The Jesus and Mary Chain]] bezalako pop taldeek melodiak gitarra zaratatsuzko pareten bidez inguratu zituzten. Horrelako taldeak, dream pop [[Cocteau Twins]] eta space rock [[Spacemen 3]]rekin batera, 80ko hamarkadaren bukaerako taldeen eragin nagusia izan ziren. Horren adibidea diren [[My Bloody Valentine]], [[Slowdive]], [[Ride]] eta [[Lush]] taldeek nahiz [[Madchester]] mugimenduak prentsaren arreta bereganatu zuten. Madchesterko [[The Stone Roses]]ek eta [[The Happy Mondays]] pop gitarra, dance musika eta rave kultura nahastuta, arrakasta ederra lortu zuten.
 
Madchester mugimenduaren gorabeherarekin batera, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[grunge]]ak Erresuma Batuko eszenatoki alternatiboa menperatu zuen. Honen aurrean, britaniar talde gutxi igaro ahal izan ziren Amerikara.