Rock alternatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa:
Alternatiboaren ospea zela kausa, horren labelpean sartzekoak ez ziren taldeei ere alternatibo izena ematen zitzaien, arrakasta komertziala lortu nahian: [[Alanis Morissette]] eta [[Hootie and the Blew Fish]] pop artistei, [[Green Day]] edo [[The Offspring]] pop punk taldeei...
 
Nolanahi ere, arrakasta komertziala arbuiatzen zuten talde alternatiboek indie rocka garatu zuten, benetako musika alternatiboaren izpirituan. [[Pavement]], [[Sebadoh]], [[Liz Phair]], [[Superchunk]], [[Fugazi]], [[Half Japanese]] eta [[Sleater-Kinney]] gisako taldeak nagusitu ziren 1990etako indie rockaren arloan.
 
[[Nirvana (musika taldea)|Nirvanaren]] [[Kurt Cobain]]en heriotzak, [[Pearl Jam]]en jotzeko debekuak zein [[Lollapalooza]] musika jaialdiaren etenak alternative rockaren gorabehera eragin zuten. XXI mendearen hasierako, alternative rock talde nagusiak -tartean [[Nirvana (musika taldea)|Nirvana]], [[The Smashing Pumpkins]], [[Soundgarden]], [[Alice in Chains]] eta [[The Hole]]- deseginda edo etenaldian zeuden. Bitartean, indie rockaren adar batzuek arrakasta lortu zuten: [[Blonde Redhead]], [[Enon]], [[Les Savy Fav]], [[Modest Mouse]], [[Bright Eyes]], [[dEUS]] edo [[Death Cab for Cutie]] taldeen soinu konbentzionalek; [[The White Stripes]] edo [[The Strokes]] gisako [[garage rock]] taldeek; edota [[Interpol (musika taldea)|Interpol]] nahiz [[The Killers]] gisako neo post-punk taldeek.
 
Noise rocka: [[Melt-Banana]], [[Lightning Bolt]], [[Neptune]], [[Pre]]
 
====2000====
[[Animal Collective]], [[The Dodos]], [[Liam Finn]], [[The Luyas]], [[These Are Powers]], [[No Age]], [[Health]], [[Miracle Fortress]]
 
== Alternative rocka Erresuma Batuan ==