Rock alternatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: nn:Alternativ rock
51. lerroa:
Baina orduan ekaitza etorri zen. Prentsa zein zaleak ustekabean harrapturik, "grungea botatzeko" eta "Amerikari gerra deitzeko" sortutako mugimenduak, [[Britpop]] izenekoak, etzanda egin zuen. [[Oasis]], [[Blur]], [[Suede]] eta [[Pulp]] taldeek alternative rocka musika zerrendetako lehen postuetaraino eraman zuten. Britpop fenomenoaren zenita Oasis eta Blurren arteko lehiarekin etorri zen. Blurrek "Britpopen borroka" irabazi zuen arren, Oasisek ''(What's the story) Morning Glory?'' izeneko bigarren albuma Erresuma Batuko historiako bigarren salduena izan zen, eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] ere arrakasta komertzial handiagoa lortu zuen.
 
Britpoparen eguzkia 1990eko hamarkadaren bukaeran sartu zen, Oasisen hirugarren albumen kritika latzekin batera. Gainera, Blurrek [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] indie rockaren eragina bereganatu zuen. [[Radiohead]]ek [[1997]]ko ''Ok Computer'' izeneko diskoak ere Britpopen hurrengo urratsa markatu zuen. [[Radiohead]] eta post Britpop [[Travis]] edo [[Coldplay]] dira egungo britaniar talde nagusiak. Halber, Erresuma Batuko indie rocka berpiztu da, [[post punk]] taldeek ([[Franz Ferdinand (musika taldea)|Franz Ferdinand]], [[The Libertines]], [[Bloc Party]], [[Blood Red Shoes]] eta [[Artic Monkeys]] gisakoek) eraginda.
 
== Azpigeneroak ==