Euskal Unibertsitatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Euskal Unibertsitatea''' historian zehar [[Euskal Herria]]n hezkuntza sistema propio bat izateko egon den aldarrikapena izan da. Unibertsitate hitzak berak bi adiera ezberdin ditu. Adibide bat jartzearren: [[Nafarroako Unibertsitatea]] esaten denean berez unibertsitate konkretu baten inguruan ari gara eta ''Italiako Unibertsitatea'' esaten dugunean [[Italia]]ko Unibertsitate Sistemaren inguruan ari gara. Hori dela eta nahasmen handia dago bi kontzeptu horien artean. [[Karlos Santamaria]] euskal unibertsitatearen arteko pentsalariak honela adierazten zuen<ref name="KSantamaria">[http://www.euskaleskola.org/sarrera/dokumentuak/unia/ezinaekinezegina.pdf Ezina Ekinez Egina - Euskal Herriak Bere Eskolak eginiko dokumentua]</ref>:
{{esaera2|Bi eginkizun diferente dago uste dudanez, gure Unibertsitatearen alorrean. Batari Euskal Unibertsitatea dei lekioke; besteari, berriz, Euskal Herriko Unibertsitate izena emango nioke nik, bion arteko desberdintasuna ongi azaltzeko (...) Euskal Herrian dauden eta egongo diren unibertsitate eta sasi-unibertsitate multzoari Euskal Herriko Unibertsitatea izena emango diogu. Aldiz, uste honek utopia itxura badu ere, nire terminologiaz Euskal Unibertsitatea euskalkulturaeuskal kultura eta hizkuntzaren “alma mater” izan beharko litzatekeen euskarazko unibertsitatea da|Karlos Santamaria}}
 
Hainbat saio egin dira Euskal Unibertsitatearen kontzeptua aldarrikapen konkretua bihurtu ahal izateko. Esanguratsuena [[UEU]]ren sorrera izan zen ([[Donibane Lohizune]], [[1973]]). Bertan plazaratu zen xedea Euskal Unibertsitatea sortzea izan zen. Bi hamarkada beranduago bestelako saioak egin ziren, tartean ''J.M. Barandiaran'' proiektua. Milurteko berriarekin batera UEUk hastapen helburuari eutsi eta bere II. Kongresuan ([[2003]]) Euskal Unibertsitatea sortzeko zeregina onartu zuen berriro. Kongresu horretatik sortutako Euskal Unibertsitatea Eginez mintegiak adostu zuen gaur egun erreferentziatzat hartzen diren "Euskal Unibertsitatearen oinarrizko ezaugarriak" izeneko bost ezaugarri: