Uadi Maghara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|240px|Sekhemkheten erliebea Uadi Magharan '''Uadi Maghara''', Sinaiko penintsularen hegoaldean aurkitzen den eskualde bat da. Bere garrantzia,...
(Ez dago alderik)

12:46, 4 urtarrila 2009ko berrikusketa

Uadi Maghara, Sinaiko penintsularen hegoaldean aurkitzen den eskualde bat da. Bere garrantzia, mineral presentziagatik datorkio, turkesa bezalakoak, antzinatetik ateratzen direnak.

Fitxategi:Sekhemkhet.jpg
Sekhemkheten erliebea Uadi Magharan

Egiptoko II. dinastiatik aurrera, mineral honen ateratzea, tokiko harkaitzetan grabatutako idazkun ugariengatik berretsia da, faraoiek antolatutako espedizioen lekukotza bezala, nomada beduinoen tribuei aurre eginez, Sinaiko penintsularen kontrola lortzeko.

Eskualdeak, berebiziko balio arkeologikoa du, bertako harkaitzetan, Egiptoko lehen dinastietako zenbait faraoiren izenak dituzten testu hieroglifoak grabatuak bait daude: Sanakht, Sekhemkhet, Djoser, Nyuserra, Menkauhor, Dyedkara-Isesi, Pepi I.a], etab... bezalako faraoiak.

Turkesa, Hethert jainkosarekin lotua zegoen, "Turkesaren Anderea", Sinaiko penintsulako tenplu batetan gurtua zena, eta antzinako egiptoarrentzat, balio sinboliko handia zuen: zerua eta goizeko egunsentiko argia sinbolizatzen zituen, eta berpizkundearekin, amatasunarekin, ugalketarekin eta ugalkortasunarekin lotua zegoen, Hetherten ezaugarriak, bitxi zein kuttunetan barra-barra erabilia.