Plazagunea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
51. lerroa:
 
* '''Eusbit ERP''': Produkzioa eta makinenen kontrola, biltegiak, erosketak, bulego teknikoa, kontabilitatea, marketina eta abar, guztiak programa integratu batean ala moduluka antolatzen dituen softwarea da. Gainera, hau guztia euskeraz eskaintzen du, beste 5 hizkuntzetara ere jauzi egin dezakegularik.
 
* '''e-Learning''': Konputagailuen bidez formakuntza jasotzeko sistema da, edozein lekutan edozein unetan ikas dezazun.
 
=== Multimedia eta edukiak ===
 
Plazagunearen zerbitzuen atal honetan aipagatzekoa da beraien '''hemeroteka''' zerbitzua. Bertan paperean zein interneten argitaratutakoa gordetzen da, beraiek arduratzen direlarik pribatizazioa mantentzeaz, bilaketa sistema erraza eskuragarri izateaz eta bildu nahi dan informazio guztia zeharo eguneratua mantentzeaz.
 
Bestetik, esan beharra dago irakaskuntza arloan material ugari sortzen ari direla. 90 eskolarekin daude harremanetan, gehienak 2. hezkuntzakoak, eta hauei material didaktiko osagarria egiteaz arduratzen dira. Hau da, joko interaktibo eta didaktikoak, kontzeptuak azaltzeko multimediak, flash piezak eta abar sortzeaz arduratzen dira.
 
=== Aholkularitza ===
 
Azkenik, aipatzeko aholkularitza adarra ere badutela, beraien bezeroei produktibitatea nola hobetu, estrategia planak gauzatzen lagundu eta formazioa emateaz arduratzen dira.
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://www.plazagunea.com Plazagunearen webgunea]