Plazagunea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
31. lerroa:
Plazaguneak Andoainen kokatua dagoen Martin Ugalde Kultur Parkean du bere egoitza. Kokapen honek, lan egiteko eremu erosoa eskeintzeaz gain bere helburuen erakuslehio ere bada. Martin Ugalde parkea euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat enpresa biltzeko sortu baitzen.
 
== Zerbitzuak ==
 
Eskaintzen dituen zerbitzuak lau sailetan bana genitzake.
[[Irudi:Plazagune_zerbitzuak.jpg]]
 
=== Internet ===
 
Web orrien inguruan esperientzi handiko enpresa da, sortu zenetik etengabe ari baitira arlo honetako lanak egiten. Gauza oso xumeetatik, presentazio orriak, gauza guztiz pertsonalizatuak eskaintzen dituzte.
 
Bestetik ostatatze zerbitzua ere eskuragarri dute, honek eskaintzen dituen abantailekin. E-posta, denda elektronikoak, solasguneak, foroak, datu baseak eta abar ere badituzte euren produktuen artean.
 
=== Softwarea eta aplikazioak ===
 
Web guneetan ematen duten zerbitzua geroz eta indar gehiago hartzen joan denez, beraien bezeroek geroz eta behar zehatzagoak plazaratzen joan dira; geroz eta tresna pertsonalizatuagoak. Hala ere merkatuan zenbait hutsune orokor identifikatu eta ondorengo produktuak jarri dituzte habian:
 
* '''Qdea EFQM''': EFQM kalitate sistema ordenagailu bidez adieazten duen aplikazioa. Bertan faktore guztiak erlazionatuta daude behe-mailakoetatik goikoetaraino, beraz uneoro ikus dezakezu prozesua, inkestak diseina ditzakezu, emaitzak grafikoki azaldu, helburuen betetze maila aztertu, egutegia kudeatu... eta hori dena denbora errealean
 
* '''Kausi''' bilatzailea: Euskarazko hitzak bilatzeko tresna. [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Ixa taldearekin elkarlanean gauzatutako aplikazioa. Hitzen erroak aztertuz egiten du bere bilaketa eta, ondorioz, ez ditu baztertzen atzizki zein aurrizkiekin osatutako hitzak. Beste hizkuntzekin bateragarria da eta gainera arkitektura nagusietara moldatzen da.
 
* '''Eusbit ERP''': Produkzioa eta makinenen kontrola, biltegiak, erosketak, bulego teknikoa, kontabilitatea, marketina eta abar, guztiak programa integratu batean ala moduluka antolatzen dituen softwarea da. Gainera, hau guztia euskeraz eskaintzen du, beste 5 hizkuntzetara ere jauzi egin dezakegularik.
 
=== Multimedia eta edukiak ===
=== Aholkularitza ===
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://www.plazagunea.com Plazagunearen webgunea]