Uadi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|400px|right|al'Mujib uadia. [[Jordania.]] '''Uadi''' (el-uadi, الوادي, uad واد) (wadi ingelesez) arabiar jatorriko hitz bat da, es...
(Ez dago alderik)

15:40, 26 abendua 2008ko berrikusketa

Uadi (el-uadi, الوادي, uad واد) (wadi ingelesez) arabiar jatorriko hitz bat da, eskualde bero eta idor edo basamortuetako ibaien ibilgu lehor edo urtarokoak izendatzeko erabiltzen dena. Uadi ugari dago Arabiako penintsulan eta Afrika iparraldean. Ibilgu hauek, ehun metro baino gehiagoko zabalera izan dezakete; orohar, ura, euri garai laburretan baino ez dute eramaten, ordu, egun edo aste gutxi batzutan baino ez, urterokoak izan daitezkeenak edo noiz behinkakoak eta aurreikusterik ez daudenak, gertatzen diren urte garaiari zein botako duten euri kopuruari dagokionez.

al'Mujib uadia. Jordania.

Toki hauetan, landaretza, xerikoa da, arantzatsua, hazkuntza motelekoa eta uadi inguruetara mugatuta dago. Hauen azalean edo lurpean ura biltzen bada, landaretza, ikusgarriagoa izan daiteke, eta oasi mota bat eragin, toki hauetako landaretza naturala, datil palmondo, fruitu zuhaitz, barazki eta bazka belarragatik ordezkatua den arren, batzuetan, oasian bertan bizi diren eta berau erabiltzen dutenek landatutakoak.

Uadia Nachal Paranen, Negev, Israel

Ikus, gainera