Grezia asiarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Grezia asiarra''' deritzona, Anatolia penintsulako mendebaldeko kostaldea da. Gaur egun Turkiarena bada ere, antzinatean, Greziarena izan zen. Iparraldetik hegoalder...
(Ez dago alderik)

01:02, 26 abendua 2008ko berrikusketa

Grezia asiarra deritzona, Anatolia penintsulako mendebaldeko kostaldea da. Gaur egun Turkiarena bada ere, antzinatean, Greziarena izan zen.

Iparraldetik hegoaldera Eolia, Jonia eta Doridan banatzen da, bertan hitzegiten ziren dialektoen arabera. Eolia iparraldea, Troade deritzona da, Troiaren eskualdea (Ilion grezieraz), Ida mendiarekin. Lesbos eta Tenedos uharteak eoliarrak dira.

Erdialdeko kostaldea edo Joniak, greziar potentzia garrantzitsuak izan zituen, Fozea, Efeso eta Mileto kasu. Bertan, Klazomenes, Teo, Magnesia Sipilosekoa eta Kolofon aurkitzen dira. Efeso eta Mileto artean, Meandro ibaia doa. Joniarrak dira Kios, Samos eta Ikaria uharteak. Doriarrek, hegoaldeko kostaldea hartu zuten, Halikarnaso eta Knidorekin, eta hauen ondoko uharteekin, hauen artean, Rodas nabarmentzen delarik.