Bilirrubina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
Eritrozito zaharrak hiltzen direnean haien mintz zelularra apurtzen da, barneko hemoglobina askatuz. [[Ehun]]etan dauden [[makrofago]]ek hemoglobina hori hartzen dute, hemoglobinaren [[porfirina]] bilirrubinan eraldatuz. Sortutako bilirrubina [[proteina]] garraiatzaile bati ([[albumina]]) atxikitzen zaio, odolean zehar bidaiatuz eta gibelera helduz. Gibelean bilirrubina azido glukonikoarekin elkartzen da eta hesteetara pasatzen da, [[behazun]]arekin kanporatuta izanik. Bilirrubinaren zati txiki bat gibeletik odolera pasatzen da, eta gernuarekin iraizten da.
 
Odolean dagoen bilirrubinaren maila normalak 0,1-0,8 mg/100 ml-koak dira. Gibeleko zenbait gaitzek ([[hepatitis]]a, [[zirrosi]]a...) maila horiek handitzen dituzte, gibelak[[gibel]]ak ez baitu iristen zaion bilirrubina ongi jasotzen, eta molekula hori odolera pasatzen da. Odolean dagoen bilirrubinaren kontzentrazioa 2 mg/100 ml-ko baino handiago denean [[ikterizia]] agertzen da. Kasu honetan gernuan dagoen bilirrubina maila ere igotzen da,eta gernuaren kolorea nabarmen iluntzen da.