Halys ibaiko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Halys ibaiko gudua''', '''Pteriako gudua''' bezala ere ezagutzen dena, antzinateko bi inperio garrantzitsuren artean, Pertsiar Inperioa eta Lidiaren artean gertatutako gu...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Halys ibaiko gudua''', '''Pteriako gudua''' bezala ere ezagutzen dena, antzinateko bi inperio garrantzitsuren artean, [[Pertsiar Inperioa]] eta [[Lidia]]ren artean gertatutako gudu bat izan zen, [[K. a. 547]] edo [[K. a. 546]]an datatua dagoena.
 
Pertsiar Inperioaren hedapenaren bere lehen uneetan, [[Ziro II.a Handia]]k, Lidiako errege zen [[Kreso]]ri aurre egin behar izan zion, dinastia boteretsu baten ondorengoa zena, [[Mermnada dinastia]]koa, mendebaldeko [[Anatolia]] menderatzea lortu zuena. Pertsiarrek gora egin aurretik, lidiarrek, [[media]]rrekin, bi potentzien arteko muga Halys ibaian (egungo [[Kizil-Irmak]]) ibaian ezartzea adostu zuten. Pertsiarrek mediarrak xurgatu zituztenean, Kresok ekialderantz hedatzeko itxaropena zuen, non, ezinbestean, pertsiarrei aurre egin beharko zien. Hauei aurre egin aurretik, Kresok, mezulari bat bidali zuen [[Delfoseko orakulua|Delfoseko orakulu]]ra, Halys ibaia armada batekin zeharkatzen bazuen, inperio bat suntsituko zuela erantzun ziona.
 
Iragarpenak gogobiziturik, bere armada, [[Sardes]] hiriburutik ekialderantz eraman zuen, Halys ibaia zeharkatu eta [[Pteria]] hiria hartuz, bertako hiritarrak esklabu bihurtuz. Zirok bere tropak bildu zituen, eta, arrakastarik gabe, Kresoren aliatu [[jonia]]rrak botatzen saiatu ondoren, gudua eskaini zien lidiarrei Pterian. [[Herodoto]]ren arabera, lidiarren armada askoz txikiagoa zen, eta, bi armadek galera handiak izan ondoren, Kresok, Sardesera erretiratzea erabaki zuen. Kresoren porrot taktiko honek, luzera, Delfoseko orakuluak esandakoa betetzea eragingo zuen: Halys ibaia zeharkatzean, Kresok inperio baten suntsipena eragin zuen, berea.