Mihiztatzaile: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Mihiztatzaile''' terminoa (''assembler'' ingelesetik) mihiztatzaile lengoaian idatzitako iturburu kodea makinak erabili eta uler dezakeen ituruburu fitxeroa bihurtzeaz ardura...
(Ez dago alderik)

16:03, 24 abendua 2008ko berrikusketa

Mihiztatzaile terminoa (assembler ingelesetik) mihiztatzaile lengoaian idatzitako iturburu kodea makinak erabili eta uler dezakeen ituruburu fitxeroa bihurtzeaz arduratzen den programa informatiko mota bati dagokio. Aplikazio hauek programak errazago idazteko helburuarekin sortu ziren; zuzenean bitar sisteman idaztea, makinak uler dezakeen bakarrean, ezinezkoa baitzaio edonori. Mihiztatzaile lengoaiatik sortutako programazio-lengoaiaren eboluzioak, mihiztatzailearen eboluzioa ere eragin zuen gaur egun ezagutzen dugun konpiladore programa bilakatu arte.

Funtzionamendua

Programak mihiztatzaile hizkuntzan idatzitako fitxeroa irakurri eta bertako kode nemotekniko bakoitza operazio kodeari dagokion sistema bitarrarekin ordezkatzen du, beti ere aurretik mihiztatzailearen aukeretan hautatu dugun plataformaran ezaugarriak kontuan hartzen dituelarik.

Mihiztatzaile motak

Hiru mihiztatzaile mota bereiz ditzakegu:

  • Oinarrizko mihiztatzailea. Oso maila baxukoak dira, eta funtsean beraien lana instrukzio, parametro eta helbideak ezartzeko moduei izen sinbolikoak ezartzea da. Gainera, zuzentarau batzuk ezagutzen ditu non mihiztatzailearen zenbait parametroen funtzionamendua adierazten den.
  • Mihiztatzaile modularra edo makro-mihiztatzailea. Oinarrizko mihiztatzaileen ondorengoak, oso hedatuak izan ziren 50. eta 60. hamarkadetan, maila altuko lengoaia zabaldua izan aurretik. Mihiztatzaile batek egin dezakeen guztia egiteaz gain, zuzentarau batzuk dauzka bere baitan makroinstrukzioak definitu eta gauzatzeko.
  • 32 bits-eko mihiztatzaile modularra edo maila altuko mihiztatzailea. 32 bits zituzten prozesataileen arkitektura berrien sorreri erantzuna emanez sortu ziren. Beraietako askok atzera egiteko gaitasuna dute eta 16 bits-eko estruktura duten programekin ere lan egin dezakete. Honela, aurrekoek egin ditzazketen gauzak egin ditzake, makroinstrukzioak erabili esaterako, eta gainera programazio estruktura konplexuagoak erabiltzea ahalbidetzen du, maila altuko lengoaien berezkoa.