Joseba Jaka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Joseba Jaka Auzmendi''' (Zegama, 1948 - Cádiz, 1996) euskal kultur eragile eta enpresaria izan zen. Gaztea zenetik ibili zen liburuak saltzen etxez etxe. [[197...
(Ez dago alderik)

10:58, 23 abendua 2008ko berrikusketa

Joseba Jaka Auzmendi (Zegama, 1948 - Cádiz, 1996) euskal kultur eragile eta enpresaria izan zen.

Gaztea zenetik ibili zen liburuak saltzen etxez etxe. 1973an lagun batzuekin elkartu eta Zabal liburudenda ireki zuten Baionan Elkar argitaletxearekin bateratuz. Handik 3 urtera, Hego Euskal Herrira itzuli eta oraindik eta bultzada handiagoa eman zion euskal kulturari. Anai eta kide batzuekin elkartu ondoren, Bilintx liburudendaren ateak ireki zituzten Donostiako parte zaharrean eta gainera liburu eta diskak banatzeaz arduratuko zen zabaltzen enpresa jarri zuten habian.

Joseba, Elkar argitaletxeko kontseiluko eta eragile izateaz gain, komertzializaziorako Euskal Kulturgintzaren gerente ihardun zuen hil arte. Bere filosofiari jarraiki, euskal kulturgintzak lortutako irabazi guztiak bertan berinbertitu ziren eta honela urtez urte enpresak hedapen luzea lortu zuen, banaketa-gune eta liburudenden sare indartsua lortzera iritsi arte eta euskal kulturako enpresa indartsuena izatera helduz.

Euskalgintzako talde eta erakunde ugari babesteaz haratago, josebaren partaidetza garrantzitsua izan zen euskal kulturgintzako hainbat enpresen sorrera eta sendotzean; hala nola, Euskaldunon egunkaria (1990), EUSENOR Entziklopedia etxea (1991) eta Klaudio Harluxet Fundazioa (1994). Administrazio kontseiluko partaide izan zen lehenengo bietan eta patronatuko kidea azkenekoan.

Itsasoko izandako istripu baten ondorioz hil zen Cadiz-en