Heb Sed: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Heb Seda''' edo '''Sed Jaia''', ziur aski, [[Antzinako Egipto]]ko faraoien ospakizunik garrantzitsuena izan zen. Jaialdi honen xedea, faraoiaren naturaz gaindiko energia eta indar fisikoaren berriztapena zen, dirudienez.
[[Irudi:EbonyLabelOfDen-BritishMuseum-August19-08.jpg|thumb|280px|[[Den]] faraoiaren taulatxo eponimoa, bere Heb Seda deskribatzen, [[Abidos (Egipto)|Abidos]]eko bere hilobian aurkitua. [[British Museum]]]]
 
[[Palermoko Harria]]n dokumentatua aurkitzen da, [[I. dinastia]]ko garaitik, [[Ptolomeotar dinastia]] arte mantenduz, zeremonia, hau, [[greziera]]ra, "hogeita hamar urteen jaia" bezala itzuli izan zenean. Faraoi batzuek, [[Amenofis III.a]] eta [[Ramses II.a]]k bezala, dirudienez, euren lehen Heb Seda, euren erregealdiko 30 edo 31. urtean ospatu zuten, eta, ondoren, hirugarren urte bakoitzean, jaialdia ospatzeko arau orokorra izan zela ustez, salbuespen batzuk egon ziren arren.