Belar hockey: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Zuzenketa ortografikoak
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
tNo edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
8. lerroa:
Belar hockeyak hainbat forma ezagutu zituen [[Europar Batasuna|Europan]], eta, bereziki, Britainia Handian garatu zen. XIX. mendearen lehen erdian sendotzen hasi zen, eta 1861an sortu zen lehen kluba Blackheathen, Londresetik gertu. Partidak aire librean jokatzen ziren, diseinu bereziko eta zaileko [[Stick (hockey)|stick]]-ak eta, pilota gisa, goma beltzeko pilota gogor bat erabiliz.
 
Hamabost urte geroago, Ingalaterrako federazioa sortu zen eta 1887an, emakumezkoen lehen kluba [[Surrey]]<nowiki/>nen, Ingalaterran. Zazpi urte geroago, Dublinen emakumeen lehen elkarte nazionala sortu zen.
 
Aldi berean, hockeya emakumeentzat kirol egokitzat hartu zen. Ondoren, Kolonia Britainiarretara, Holandara, Alemaniara eta Suitzara hedatu zen.
22. lerroa:
 
== Belar Hockeya: Espainiar historia ==
Espainiako Hockey Federazioak dionezdioenez, 1902an Bartzelonan sortu zen Espainiako lehen hockey taldea, eta sei urte geroago jokatu zen "Velodromo Parque del Sports" izeneko jokalekuan bi kluben arteko lehen partida arautua. Handik urte batzuetara, 1912an, jokatu zen bi hiriren arteko lehen partida; ''Club Deportivo Español'' eta ''Hockey Club Tarrasaren'' artean hain zuzen ere, eta lehenengoek irabazi zuten. 1913an agertu zen ofizialki ''Real Club Polo'' taldea. Ondoren beste talde batzuk sortu ziren, ''Pompeya, F.C. Bartzelona'' eta ''Junior'' besteak beste; eta jarraitasuna eman zioten hockeyari kirol moduan. Terrassan''Terrassan, C.D Tarrasa''k bildu zuen hiriko zaleri ugaria, eta 1936a baino lehen ''C.D. Egara'' jaio zen, eta handik; bi klub horien artean banatuko zituzten hiriaren garaipenak. Geroago sortuko zen ''Atletic Terrassa''.
 
Madrilen 1909an hasi ziren jokatzen, ''Madrid Hockey Club'' eratu zutenean. Klub hori lau talde edukitzera ere iritsi zen. Bi urte geroago, 1911n, ''British Sport Club'' sortu zen, eta hark lehia ekarri zuen Madrilgo hockeyra. Jokalekurik ez zutelako klub haiek desagertu zirenean, ''Atletic Club-ek'' hockey atal bat sortu zuen. 1913an egin zuen ''Atletic Club de Madrid-ek'' lehenengo irtenaldia; Bartzelonara joan ziren partida batzuk jokatzera ''Real Polo Hockey Clubaren'' kontra.