«Frantziako Estatu Orokorrak»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
 
Antzeko biltzarrak [[Herbehereak|Herbeheretan]] ([[Herbehereetako Estatu Nagusiak|Estatu Nagusiak]]), [[Ingalaterra]]n ([[Ingalaterrako Parlamentua|Parlamentua]]), [[Eskozia]]n ([[Eskoziako Parlementua|Parlamentua]]), [[Nafarroa]]n ([[Nafarroako Gorteak|Gorteak]]) edo [[Erromatar-Germaniar Inperio Saindua]]n ([[Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko Dieta|Dieta]]), besteak beste, sortu ziren zio berdintsuak zirela medio. Izan ere, erregeen (edo nobleen) botereak, zabaltzean, sistema feudalaren oztopoa topatu zuen. [[Feudalismo]]aren indarrekin elkarlanean aritu behar izan zuten haiengandik laguntza eta aholkua (''auxilium et consilium'' [[latin]]ez) lortzeko.
 
==Estatu Nagusiak Erdi Aroan==
Estatu Nagusien lehen biltzarra [[1302]]an gertatu zen, [[Frantziako Filipe IV.a]]k deituta. Horren aurretik, hanbait aurrekarik lehenengo pausoak eman zituzten. Hiribildu nagusienetako ordezkariak zenbaitetan erregeak bilduak ziren jadanik; [[Frantziako Filipe III.a|Filipe III.a]]ren agindupean nobleziaren eta apaizteriaren biltzarrak egon bazeuden, nahiz eta bi estatuek erabakiak bereizita hartu.
 
[[Filipe Ederra]]ren eta Bonifazio VIII.aren arteko gatazkak ekarri zituen 1302ko Estatu Nagusiak. Kinka larri horretan, erregeak hiru estatuen aholkua jaso nahi zuen. Erregealdi horretan beste batzuetan deitu zituen erregeak, laguntza edo dirua emateko. Denborak aurrera egin ahala dirua izango zen deialdia egiteko ziorik garrantzitsuena.
 
Zentzu batean, Estatu Nagusien osaketa beti berbera izan zen. Lehen Estatuko kideak (apaizak), Bigarren Estatukoak (nobleak), eta Hirugarren Estatukoak, (gainerakoak) biltzen zituen beti. Nolanahi ere, haien benetako boterea denborarekin aldatzen zen. Adibidez, [[XIV. mendea]]n, erregeak ezin zuen zerga orokorrik sortu. Koroaren menpe zuzeneko lurraldeetan ere, horrelakorik egin zezakeen baldin eta justiziaren mailarik altuena bere esku bazegoen, bestela ez. [[Hiribildu]] pribilegiodunek bere buruari zergak jartzeko eskubidea zeukaten. Beraz, zerga orokorrak biltzeko, jaun eklesiastiko eta laikoen zein hiribilduen baimena behar zuen erregeak. Diru-laguntza horiek epe labur baterakoak izanda, Estatu Nagusiak nahiko maiz deitzen zituzten, eta erregeen gaineko boterea ez zen makala.
 
Alabaina, XIV. mendeko bigarren erdian, zenbait erret-zergak, Koroaren menpeko lurralde osoan zehar bilduta, iraunkor izateko joera eduki zuten, Estatuen bozketa gorabehera. Esate baterako, [[Frantziako Jean II.a]] ingelesek atzeman zutenean, hogei urtetan erreskatea ordaintzeko beharrezko zergak bildu ziren Estatu Nagusiek inolako bozketarik egin ez zutela, nahiz eta urte horietan batzartu. Denboraren poderiz, [[XV. mendea]]ren bigarren erdirako, zerga nagusiak, ''[[taille]]'' izenekoa, laguntzak eta [[gabela]], iraunkor bilakatu ziren Koroaren onurarako, batzutan Estatu Nagusien baimena emanda (hala, [[1437]]an laguntzen kasuan).
 
[[Frantziako Louis XI.a|Louis XI.a]]ren heriotzaren ostean, hiru ordenetako ordezkariak elkarlanean aritu ziren zergak berresteko eskubidea berriro eskuratzeko. ''Taille'' zeritzona bi urtetarako bakarrik bozkatu zuten, eta aldi berean [[Frantziako Charles VII.a|Charles VII.a]]ren erregealdiaren amaieran iritsi zen maila jaitsi zuten. Halaber, bi urte horiek amaitu aurretik erregeak deitu behar zituen zina lortu zuten, baina hitza ez zen gorde, eta [[1560]]ra arte ez zituzten berriro deitu.
 
 
[[Kategoria:Frantziako historia|Estatu Nagusiak]]
4.020

edits