Frantziako Estatu Orokorrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
 
No edit summary
2. lerroa:
'''Estatu Nagusiak''' ([[frantses]]ez: ''états généraux'') [[Antzinako Erregimen]]eko [[Frantzia]]n erresumako klase (edo estatu) ezberdinetako biltzarra zen. Erregeak ezohiko egoeretan biltzen zituen krisialdi politiko edo gerraren bat jorratzeko, edo laguntza militar edo fiskalaren bat emateko. Parlamentuek ez bezala, Estatu Nagusiek ez zeukaten inolako gaitasunik legeen edo justiziaren arloan, eta ez dira biak nahastu behar.
 
[[Frantziako Filipe IV.a]]k sortu zituen [[1302]]an, bere erabakiek legitimazio handiagoa izan zezaten, [[Aita Santua]]k emandako ''[[Ausculta fili]]'' izeneko [[bula]]ren aurka. Hastapenean, apaizteria, noblezia eta hiri onen ordezkariak biltzen zituzten, eta, [[1484]]ra arte, [[Oïl hizkuntzak|oïl hizkuntza]]ko eta [[okzitaniera|oc hizkuntza]]ko lurraldeek Estatu Nagusi desberdinak zituzten. Frantzian [[1789]]ra arte segi zuten biltzen. Azkenak, [[Frantziako Louis XVI.a|Louis XVI.ak]] deitu zituen Estatuaren zorra kitatzeko, baina [[ekainaren 27]]ko [[Pilotalekuko Zina]]ren ostean, Biltzar Nazionalak ordezkatu zituen Estatu Nagusiak.
 
Antzeko biltzarrak [[Herbehereak|Herbeheretan]] ([[Herbehereetako Estatu Nagusiak|Estatu Nagusiak]]), [[Ingalaterra]]n ([[Ingalaterrako Parlamentua|Parlamentua]]), [[Eskozia]]n ([[Eskoziako Parlementua|Parlamentua]]), [[Nafarroa]]n ([[Nafarroako Gorteak|Gorteak]]) edo [[Erromatar-Germaniar Inperio Saindua]]n ([[Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko Dieta|Dieta]]), besteak beste, sortu ziren zio berdintsuak zirela medio. Izan ere, erregeen (edo nobleen) botereak, zabaltzean, sistema feudalaren oztopoa topatu zuen. [[Feudalismo]]aren indarrekin elkarlanean aritu behar izan zuten haiengandik laguntza eta aholkua (''auxilium et consilium'' [[latin]]ez) lortzeko.