Columbia (anezka): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{wikitu}} '''== COLUMBIA TRANSBORDADORE ESPAZIALA ==''' Columbia transbordadore espaziala (izendapen NASA: OV-102)izan zen NASAko lehen transobordadore espaziala Lurratik kan...
(Ez dago alderik)

15:24, 2 abendua 2008ko berrikusketa


'''== COLUMBIA TRANSBORDADORE ESPAZIALA =='''

Columbia transbordadore espaziala (izendapen NASA: OV-102)izan zen NASAko lehen transobordadore espaziala Lurratik kanpo misioak bete zituena. 1981 urteko apirilak 12an, lehenengo aldiz espazioruntz abiatu zen eta bere izatea amaitu egin zen 2003ko otsailaren 1ean, atmosferan berriz sartu zenean behin betiko desegin baitzen.

Bere lehenengo hegaldia, lehen aipatutakoaren legez, 1981ko apirilaren 12 eta 14aren tartean izan zen, non tripulazioa John W. Young eta Robert Crippen ziren).

Hainbat misio nabariak ere egin zituen: STS 1 : 1981-1982 izan zen Spacelab lehenengo hegaldia Agencia Espacial Europea (ESA)-gatik eginda. STS-50 : 1992ko ekainak 25etik uztailaren 9a arte, transbordadorearen lehenengo misio luzea izan zena. STS-93: 1999 urteko uztailan "Observatorio de Rayos X Chandra" orbitan jarri zen.

== AZKENENGO MISIOA ==

Columbiaren azkenengo misioarii STS-107 deritzogu eta 2003. urtean izen zen, urtarrilak 16 eta otsailak 1 birtartean, hain zuzen ere.

Transbordadore hau batez ere ezaguna da izan zuen iztripua dela eta. Aireratzerako orduan, orbitadoreak golpe nahiko larria eta gogorra jaso zuen bere ezkerreko hegoan, poliuretano (kanpoko tankearen isolatzailea) apar zati baten askatzearen ondorioz.

Transbordadore espazialek marruskadura eta bero handia jasan behar izaten dute espaziotik jaitsi eta atmosferan sartzen diren aldi oro. Hamar bat minutuz edo, 1.650 ºC-ko tenperaturak jasaten dituzte. Beraz, bertan desegin ez daitezen ondo babestuta egoten dira.


Transbordadoreek bi motatako materiala izaten dute. Marruskadura gehien jasaten duten guneak, ontziaren eta hegoen muturrak, karbonoarekin sendotutako erretxinaz babestuak egoten dira. Material hori silizio karburozko geruza batek estaltzen du eta gai da desegin gabe 1650 ºC jasateko.


Gainontzeko zatiek hori baino tenperatura txikiagoak jasaten dituzte eta silizio-zuntzez egindako plakekin estaltzen dira. Plakak material zeramikoen gisan sintetizatzen dira eta beroa barreiatzeko gaitasun ikaragarria dute; pentsa, labetik gori-gori atera eta segundo batera eskuetan har daitezke. Baina, aldi berean, oso porotsuak dira eta ez dute pisu handirik izaten. Beraz, espazioan erabiltzeko oso egokiak dira.


Azkeneko urteetan boroa gehituta material hobeak sintetizatu dira, eta transbordadoreen gune jakin batzuetan siliziozko plaken ordez horiek erabili dira, baina, oro har, oraindik siliziozko plakak erabiltzen dira ontzien gorputza babesteko.


Egunotan aipatu diren plakak sendoenetakoak dira, karbonoarekin sendotutako erretxinazkoak, alegia. Dirudienez, transbordadorea espazioratu zenean zerbaitek ezker hegalean jo zuen eta orain uste da kolpeak plakaren bat jausarazi edo hondatu zuela. Ondorioz, atmosferan sartzean, gune hori gehiegi berotu eta istripua eragin zuela esan da.

NASA ontzia espazioratu eta hurrengo egunean konturatu zen erregai-tanketik zerbait jausi zela, jaurtiketaren bideoak ikusi zituenean; baina azterketak egin eta ontzia ongi zegoela ondorioztatu zuten. Istripuak, ordea, gertakari hartan jarri du arreta guztia. NASAk ikertzen dihardu, ontziaren zatiak jaso eta suntsitu aurretik jasotako datuak aztertzen. Oraingoz, ez dute deus argirik esan.


Kategoriak: Estatu Batuetako geografia zirriborroak • Ameriketako Estatu Batuetako hiriburuak