Interferoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
 
1. lerroa:
'''Interferoia''' [[ornodun]]en [[immunitate-sistema]]ren zelulek (gehienbat) ekoizten duten [[proteina]] da, [[birus]]en aurka jarduten duena. Birus bera da interferoiaren ekoizpena eragiten duena. Alderdi honetan parekotasuna du [[antigorputz]]ekin. Baina interferoia, antigorputzen aldean, ez da espezifikoa: bere sintesia eragin duen birusaren aurka ez ezik, edozein birusen aurka eraginkorra da (antigorputzek bere sintesia eragin duten [[antigeno]] birikoei besterik ez diete erasotzen).
 
[[Zitokina|Zitokinen]] taldean sailkatzen diren molekulak dira interferoi guztiak.
 
[[XX. mendea]]ren hasieran ikerlari batzuek antzeman zuten birus baten infekzioak beste birus baten bigarren [[infekzio]] bat ekiditen zuela. Birusen arteko ''interferentzia'' bat zegoela, alegia. Ematen zuen lehenengo birusak, infektatzerakoan, substantzia bat ekoizten zuela (edo ekoiztuarazten zuela), beste birus baten hazkuntza oztopatzen zuena.