Karbono hidrato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
120. lerroa:
 
Polisakaridoek, lipidoek eta proteinek ez bezala, polimero linealak nahiz adarkatuak sor ditzakete. Izan ere, -osa desberdinak lotzen dituzten lotura glukosidikoak monosakaridoaren edozein hidroxilo taldetan gerta daitezke. Hala ere, polisakarido gehienak linealak dira, eta adarrak dituztenak ondo definitutako formetan egiten dituzte<ref>Voet, Donald; Voet, Judith G. (2006). ''Bioquímica'' (Tercera edición). Buenos Aires: Editorial Médica Panamericana S.A. p. 377. <small>ISBN 950-06-2301-3</small></ref>.
 
====Homopolisakaridoak====
Homopolisakaridoak polisakarido mota bat dira, monomero-mota bakarrez osatuak, -osa edo haietatik eratorriak, eta lotura O-glukosidikoen bidez elkartzen dira<ref name=":1">Garrido Pertierra, Amando; Teijón Rivera, José María; Blanco Gaitán, Dolores; Villaverde Gutiérrez, Carmen; Mendoza Oltras, Carlos; Ramírez Rodrigo, Jesús (2006). «Capítulo V. Tema 22». ''Fundamentos de Bioquímica Estructural'' (Segunda edición). Madrid: Tébar S.L. p. 325. <small>ISBN 978-84-7360-228-0</small></ref>. Homopolisakaridoen barruan, erreserba-funtzioa dutenak eta egitura-funtzioa dutenak bereiz daitezke<ref name=":1" />. Sarritan, homopolisakaridoei izen bat ematen zaie, haiek osatzen duten -osa motatik eratorria: horrela, almidoia, glukogenoa edo zelulosa, oro har, glukano gisa bil daitezke (polisakaridoak, D-Glukosaren unitateen elkarketaz osatuak)<ref name=":1" />. Bestalde, galaktanoak galaktosaz osatutako polimeroak soilik dira<ref name=":0" />.
 
====Erreserba-funtzioa duten homopolisakaridoak====
Erreakzio metabolikoetan, energia lortzeko erreserba gluzidikoaren funtzioa duten homopolisakarido nabarmenenak glukogenoa eta almidoia dira:
[[Fitxategi:Amilosa.gif|thumb|[[Amilosa]]. Kate lineal helikoidalak direla ikus daiteke.]]
 
[[Almidoi|Almidoia]] [[landare]] gehienek monosakaridoak biltegiratzeko erabiltzen duten modua da; hau da, landareen nutrizio-erreserba egiteko funtzioa du. Almidoia zeluletan uzten da, [[amiloplasto]] izeneko organulu batean, jatorrizko landarearen arabera forma eta tamaina aldatzen duten pikorrak eratuz. Giza elikaduraren karbohidrato nagusia da almidoia. [[Ogi|Ogian]], [[zereal]]-[[Arto|artoan]], [[Patata|patatetan]], [[Arroz|arrozean]], [[Fruta|frutetan]], [[Esneki|esnekietan]] ([[Esne|esnea]] eta [[Jogurt|jogurtak]], adibidez) eta [[lekale]] batzuetan aurki daiteke<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Alimentos que contienen almidón: MedlinePlus enciclopedia médica illustración|hizkuntza=es|url=https://medlineplus.gov/spanish/ency/esp_imagepages/19824.htm|aldizkaria=medlineplus.gov|sartze-data=2023-03-23}}</ref>. Landare-zelula gehienek almidoia sintetizatu arren, nabarmentzekoa da almidoia [[Tuberkulu|tuberkuluetan]] (patata, adibidez) eta [[Hazi|hazietan]] gordetzen dutela<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Glúcido|hizkuntza=es|data=2022-12-24|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Gl%C3%BAcido&oldid=148170792|sartze-data=2023-03-23|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref>.
 
Bi glukano desberdinek osatzen dute: [[amilosa]] (lineala) eta [[amilopektina]] (adarkatua). Glukosa polimeroak dira, baina egitura eta propietate desberdinak dituzte. Oro har, almidoiak % 20 inguru izaten du amilosa, eta gainerakoa amilopektina izaten da. Proportzio hori aldatu egiten da almidoiaren jatorriaren arabera. Biak, amilosa zein amilopektina, [[amilasa]] eta glukosidasa entzimen bidez digeritu daitezke, [[Listu|listuan]] zein [[Pankreako urin|pankreako urinean]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Investigación y Ciencia|url=https://www.investigacionyciencia.es/|aldizkaria=www.investigacionyciencia.es|sartze-data=2023-03-23}}</ref>.
 
[[Amilosa]]: D-glukosaren 1.000-5.000 unitatek osatzen dute, eta horrek 160 eta 800 kDa arteko masa molekularra ematen du. Glukosak lotura glukosidikoen bidez lotzen dira beren artean α(1→4) kate luzeak osatuz. Lotura mota horrek katearen kokapen helikoidala ahalbidetzen du, ardatz nagusi baten inguruan bildua. Helize-buelta bakoitzak sei glukosa-unitate hartzen ditu. Hondakin monosakaridoen hidroxilo multzoak kanpora begira jartzen dira, eta, ondorioz, helizearen barrualdea nahiko giro hidrofobo bihurtzen da. Uretan, amilosa-molekulek elkartzeko eta prezipitatzeko joera dute, eta, horregatik, ez dute soluzio egonkorrik sortzen. [[Iodo|Iodoarekin]] egindako erreakzioa almidoia ezagutzeko erabiltzen da (erreakzio kimiko horri iodoaren proba esaten zaio). Amilosa-iodo konplexuak kolore urdin bizia eragiten du, eta iodo eta amilopektinaz osatutakoak, berriz, gorriaren eta bioletaren artean aldatzen den kolorea ematen du<ref>Geissman, T.A. (1973). ''Principios de Química Orgánica'' (Segunda edición). Madrid: Reverté. p. 568. <small>ISBN 978-84-291-7180-8</small></ref>. Kolore hori desagertu egiten da berotzean, sortutako egitura hautsi egiten baita<ref>Martín-Sánchez, María Teresa; Martín-Sánchez; Pinto, Gabriel (25 de noviembre de 2012). Universidad Nacional Autónoma de México, ed. «[http://www.scielo.org.mx/pdf/eq/v24n1/v24n1a6.pdf Reactivo de Lugol: Historia de su descubrimiento y aplicaciones didácticas]» (pdf). Consultado el 25 de octubre de 2019.</ref>.
 
[[Amilopektina]]: Tamaina molekular handiagoa du amilosak baino; 100 milioi Da arteko masetara irits daiteke, eta horrek 600.000 glukosa baino gehiago polimerizatzea dakar. Oinarrizko egitura amilosarenaren antzekoa da; hau da, lotura glukosidikoen bidez lotutako glukosek osatzen dute α (1→4), baina adarrak izateagatik bereizten da. Adarkadurak 24-26 glukosa arteko kate linealak dira, elkarren artean alfa-1->4 lotura glukosidikoen bidez lotuak, eta antzeko egitura duen erdiko kate bati lotzen zaizkio, lotura glukosidikotik  lehen glukosaren 1 karbonotik kate nagusiko glukosa baten 6 karbonora arte (alfa-1->6 lotura). Adarrak txertatzen diren katetik, hamar bat glukosa-unitatek bereizten dituzte. Adar primarioetatik ondorioztatzen dira (alfa-1->6 loturen bidez) bigarren mailako beste batzuk, eta, horietatik, 15-16 unitateko hedadura duten hirugarren sektoreko adarrak. 1-21 irudiaren eskemak amilopektinaren egitura posiblea adierazten du. Almidoia uretan berotzen denean, amilopektinak biskositate handiko disoluzioak eratzen ditu. Molekularen gainazalean dauden hidroxilo talde ugariek ura erakartzen dute, eta gela egonkor bat eratzen da (almidoia loditua). Amilosa eta amilopektina molekulen arteko egiturazko desberdintasunen ondorioz, iododun konplexuak kolorea du; amilopektinak kolore morea ematen du. Almidoiak ez du ahalmen murriztailerik, amilosa- edo amilopektina-molekulen glukosia-loturek aldehido-funtzio potentzialak blokeatzen dituzte (kate nagusiaren mutur batean bat izan ezik). Elikagaien almidoia digestio-zukuen entzimek degradatzen dute osagaiak libre utzi arte. Hesteetako mukosak monosakaridoak bakarrik xurga, eta organismoak erabili ditzake<ref name=":2" />.
[[Fitxategi:Glycogen.png|200px|thumb|left|[[Glukogeno|Glukogenoaren]] egitura.]]
 
* [[Animalia|Animaliek]] iraupen ertaineko energia-biltegi gisa erabiltzen den [[Glukogeno|glukogenoa]] erabiltzen dute, estrukturalki amilopektinaren antzekoa da, baina dentsitate adartsuagoa du (batez beste, 8-12 monosakaridotik behin, adarkatzeak gertatzen dira)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Glúcido|hizkuntza=es|data=2022-12-24|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Gl%C3%BAcido&oldid=148170792|sartze-data=2023-03-23|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref>. Glukogenoaren propietateei esker, azkarrago [[Metabolismo|metaboliza]] daiteke, eta hori lokomozioa duten animalien bizitza aktibora egokitzen da.
* Gibela eta giharrak dira glukogeno-ehunik aberatsenak. Amilopektinaren oso antzekoa den α-D- glukosazko polimero bat da; hau da, egitura adarkatu bat du, α (1→4) loturen bidez lotutako glukosazko kate linealekin, beste batzuetan α (1→6) loturen bidez txertatuak. Bere masa molekularra ehunka milioi Da-ra iristen da. Adarrak txertatzen diren katetik, hamar glukosa unitate baino gutxiagoz banatuta daude. 1-22 irudiak molekularen segmentu baten eskema erakusten du. Bere egitura oso trinkoa denez adarren hurbiltasunagatik, ez du gelarik eratzen, ez baita ura atxikitzeko lekurik geratzen; amilopektinak, aldiz, egitura adarkatu irekiagoa duenez, ur gehiago finkatzen du. Glukogenozko ur-disoluzioek opaleszente itxura dute. Kolore gorri-kaoba ematen du iodoarekin, eta ez da murrizgarria<ref name=":2" />.
 
== Erreferentziak ==