Erramun Martikorena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Manual revert Lehengoratua Ikusizko edizioa
No edit summary
9. lerroa:
1943ko otsailaren 1ean sortu zen, Baigorrin, Oxobia edo Otsobi etxean. Hain zuzen ere, sorlekutik hartu zuen ezagun egin duen goitizena, Otsobi. Hiru anai-arrebetan gazteena zen, eta Urdozeko auzoko eskolan ikasi zuen, hamalau urtera arte. Horren ostean, etxeko laborantzan sartu zen buru-belarri, eta bizitza osoan ez du zeregin hori utzi, beste ezeren gainetik laboraria eta artzaina izan baita Erramun Martikorena.
 
Musika arloan guztiz autodidakta izan da Martikorena. Haurra zelarik, etxean entzuten zituen euskal kantuak. Ameriketan egondako aitatxik kantatzen zituen, eta biloba gazteak arretaz entzun eta ikasi zituen. Eskolara frantsesez jakin gabe hasi zen, eta han irakasle bat ohartu zen kantatzeko dohain berezia zuela. Hori dela eta, askotan kantarazi zioten ikaskideen aurrean. «PitogordoAmetsak bete», esana du.
 
Gaztetan, armadan ere abestu zuen. [[Dreux]]en (Frantzia) izan zen, eta han martxa militarrak eta antzekoak ikasi behar izan zituen. Baina, gainerakoan, Erramun Martikorenak ez zuen bere burua kantari gisa ikusten. Etxera itzulita, laborantza lanekin segitu zuen.