Basogintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
XVI. mendetik aurrera populazioak gorakada handia jasan zuen, ondorioz, beharrezkoa izan zen lurra lurberritzea nekazaritzan erabiltzeko, honakoa, basoen kontura egin zen, eta nekazariarentzat gehienetan zuhaitza zen etsairik handiena, hazia jaten duten hegaztien babesleku delako. Botere publikoek basoen arriskuen berri eman zuten, esaterako, horrelako arauak jarriz: “ Mendiak mozten dira…, garai latzetan ez dago babesik abereentzat, beraz, beharrezkoa den lekuetan pinuak, haritzak eta arteak landatu daitezke, horrela, egurra eta abereentzako babeslekua egon dadin.” Baina, penintsularen orografia zailarengatik bakarrik irisgarritasun erraza duten basoakekin amaitu zen, gainontzeko basoak zapaldu gabe mantenduz XIX. mendearte. Nobleen eta elizgizonen agerpenak, biztanleriaren zati handi bat basoarengandik banatu zuen. Izan ere, hau jauntxoen eskuetara igaro eta nekazarien zati handi bat hauen morroi bilakatu zen. Mendiak, aldi horretan, balio ludiko handia hartu zuen, herrialdeko goi-klaseek erabiltzeko eta gozatzeko topaleku gisa.
 
XVII-XIX mendeetan, Espainiak zientziarekiko zuen atzerapena kontuan harturik, basogintzak ez zuen aurrerapen handirik jasan. XVIII. mendean Frantzia aldetik sartu ziren lehen baso-jakintza teknologikoak basoa babesteko. Honen ondorioz, basoarekiko edo mendiarekiko zeuden erritu kulturalak galdu eta honekiko jakintza zientifiko-teknologikoago bat edukitzen hasi ziren herritarrak.<ref>{{Erreferentzia|abizena=GestorAserradero2021|izenburua=La silvicultura a lo largo de la historia de España|hizkuntza=es|data=2021-10-27|url=https://aserraderosdefinana.es/silvicultura/la-silvicultura-a-lo-largo-de-la-historia-de-espana/2779/|aldizkaria=Aserraderos de Fiñana|sartze-data=2023-03-16}}</ref>
 
XX. mendea, Gerra Zibila amaitzean egin ziren pinuen landaketengatik nabarmentzen da. Birpopulatze plan orokor bat planteatu zuten 1940an, zeinetan, 6 milioi hektarea pinuz birpopulatzea zuen helburu gisa.