Basogintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
21. lerroa:
Eukaliptoaren kasuan, berriz, salneurriek gorabehera handiak izaten dituzte. Paper pasta egiteko erabiltzen da. Hemen eukalipto oso gutxi dagoenez, kanpotik ekarri behar izaten da, [[Hego Amerika|Hego Ameriketatik]] gehienbat. Herrialde haietako diruekiko [[trukaneurri]]en gorabeherek eragin handia izaten dute hemengo zuraren azken salneurrian.
 
Pinu zurak [[papertegi]]etako bidea utzi eta beste erabilera batzuk hartu izanak, zenbait ondorio ekarri ditu haren ustiapenean. Gero eta pinu zaharragoak botatzen dira. Ahalik eta korapilo gutxien edukitzea nahi izaten da, eta, beraz, gaztetan [[kimaketa]] egokiak egin behar izaten dira. [[Paper]]etarako pinua 30 bat urterekin botatzen zen; orain, baina, ohikoa izaten da 35-40 urteko pinudiak ateratzea. Izan ere, urte gutxian, pinuaren salneurria bikoiztu egin daiteke.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=XXI. MENDEKO BASOGINTZA: BASO OREKATUAK AMETS|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/1705/xxi-mendeko-basogintza-baso-orekatuak-amets|aldizkaria=Argia|sartze-data=2023-03-16}}</ref>
 
Zur txarrena Euskal Herrian gelditzen da, baina hoberena, % 80-90 inguru, kanpora bidaltzen da. Lehengai asko eta asko [[Burgosko probintzia|Burgos]] aldeko [[zerrategi]] handietara eramaten dira zuzenean. Euskal Herritik Burgosa eta handik Espainiako [[Sortalde (Espainia)|Levante]] aldera, [[Bartzelona]]ra eta abar bideratzen da. Leku haietan indartsua da [[altzari]]aren [[industria]], eta etengabe zura eskatzen ari dira. Espainian Hego Euskal Herriko zurarekin egindako altzari horiek [[Europa]] osora zabaltzen dira, adibidez [[Alemania]]ra. Hego Euskal Herrian, pinu zurak ez du estimazio handirik.
 
== Erreferentziak ==
1.- "XXI. MENDEKO BASOGINTZA: BASO OREKATUAK AMETS" https://www.argia.eus/argia-astekaria/1705/xxi-mendeko-basogintza-baso-orekatuak-amets
 
2.- "Basogintzaren etorkizuna Euskal Herrian" https://zientzia.eus/artikuluak/basogintzaren-etorkizuna-euskal-herrian/
 
== Kanpo estekak ==