Basogintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t bukaera
18. lerroa:
Euskal Herrian ustiatzen diren bi espezieen (pinua eta eukaliptoa) bilakaera desberdina izan da, pinuaren salneurriak gora egin du azken urte hauetan, baina gorakada hau ez da izan pinu eskasiagatik, egurraren erabilera erabat aldatu delako baizik. Duela hamar bat urte, pinu egurra batez ere paperetarako bideratzen zen, geroztik egin diren ikerketek ordea, pinu egurra beste zenbait erabileratarako lehengai ona dela ziurtatu dute, hala nola, [[altzarigintza]]<nowiki/>n, [[eraikuntza]]<nowiki/>n eta [[arotzgintza]]<nowiki/>n. Eukaliptoaren kasuan berriz, salneurriek gorabehera handiak izaten dituzte. Hemen oso gutxi dagoenez, kanpotik ekarri behar izaten da, paper pasta egiteko erabiltzen da eta [[Hego Amerika|Hego Amerik]]<nowiki/>etatik ekartzen da gehienbat. Herrialde haiekiko [[txanpon]] aldaketa egiterakoan izaten diren gorabeherek izugarrizko eragina izaten dute hemengo egurraren azken salneurrian. Pinu egurrak [[papertegi]]<nowiki/>etako bidea utzi eta beste erabilera batzuk hartu izanak, zenbait ondorio ekarri ditu bere ustiapenean. Gero eta pinu zaharragoak botatzen dira, ahalik eta korapilo gutxien edukitzea nahi izaten da eta beraz, gaztetan [[kimaketa]] egokiak burutu behar izaten dira. [[Paper]]<nowiki/>etarako pinua 30 bat urterekin botatzen zen bitartean, orain ohikoa izaten da 35-40 urteko pinudiak ateratzea, izan ere, urte gutxi batzuetan, bere salneurria bikoiztu egin daiteke.
 
Egur txarrena Euskal Herrian gelditzen da, baina hoberena, % 80-90 inguru, kanpora bidaltzen da. Lehengai asko eta asko [[Burgosko probintzia|Burgos]] aldeko [[zerrategi]] handietara eramaten dira zuzenean. Euskal Herritik Burgosera eta handik Espainiako [[Sortalde (Espainia)|Levante]] aldera, [[Bartzelona]]<nowiki/>ra eta abar bideratzen da. Leku hauetan nagusitzen da [[altzari]]<nowiki/>aren [[industria]] eta gainera etengabeegurra eskatzen ari dira. Espainian egindako altzari hauek [[Europa]] osora zabaltzen dira, eta lasai asko aurkitu daitezke [[Alemania]]<nowiki/>n hemengo egurrarekin eginiko altzaria. Gainera, hemen pinu egurrak ez du behar adinako estimaziorik, kanpokoekkanpoan eskutatikarrakasta kentzenhandia digutenduen produktuari hemen balio handirik ez zaio ematen.
 
== Kanpo estekak ==