Galia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Galia''' (latinez ''Gallia'', [[greziera|grekoz]] ''Galatia'') antzinatean Europako mendebaldeko eskualde batek zeukan izena da, non gaur egun [[Frantzia]], [[Belgika]], mendebaldeko [[Suitza]], eta [[Herbehereak|Herbehereetako]] zein [[Alemania]]ko zatiak dauden.
 
== Izenak ==
Aitzitik, ''Gallia'' latindar hitzak, erromatarren garaiko iturrietan, kontzeptu geografiko bat dakar berekin, lehenik Italiako iparralderako eta gero Galia izenaz ezagutu ohi dugunari buruz hitz egiteko balio duena, baina inoiz ez kontzeptu politiko bat; Gial delakoan bizi diren galiarrak K.a. 360. urtean agertzen dira lehen aldiz ''Fasti triumphales-etan''<ref>Antzinako Erroman, garaitutako herrien izenak zerrendatzen zituen ohol publikoa.</ref>, eta Zisalpinako zeltak izendatzen dituzte orduan. Alpeen mendebaldean galiarrek izendatu nahi dituenean, [[Zizeron|Zizeronek]] zehaztasun geografiko bat ematearen beharra sentitzen du, Italiako iparraldeko probintzian bizi ziren galiarrengandik bereizteko. Beraz, ''Gallia Transalpina'' bezalako esamoldeak erabiltzen ditu Frantziako hegoaldeaz hitz egiteko, ''Gallia ulterior'', ''alera Gallia'', ''Gallia ultima'' (Galia iparraldea). Ipara Galiarekoa, [[Julio Zesar|Zerrarek]] ''Gallia ultima izendapena erabili zuen.'' Horren legatua, L. Munatius Plancusek, Zizeroni gutun bat bidali zionean, ''Gallia Narbonensis'' erabiltzen du lehenengoz hitz egin zuen (Zizeron, Fam. X, 9), aldi berean Gallia Transalpina (Zizeron, Fam. X, 4), ''Gallia Comata''-gandik bereizteko.
 
''Comata'', iletsua esan nahi du, eta Césarrek menderatuz zuen (Zizeron, Fam. X, 7 eta 8). Gallia Togata izena (togaz janzten zuen Galia) adierazpena Hirtius-en idazkietan agertzen da Zisalpina adierazteko (César, BG VIII, 52), ''Gallia Braccata'' izena (galtzak eramaten dituen Galia) [[Ponponio Mela|Pomponio Melak]] erabiltzen du K.a. I. mendearen erdialdean, baina Narbonensearen izen zaharra zela jakinarazteko (Mela V, 74). Tres Galliae (Hiru Galiak) adiera inskripzioetan baino ez da agertzen; [[Klaudio]] enperadoreak, Senatuko hitzaldian, Ipar Galia multzo homogeneo gisa tratatzen jarraituko du, ''Gallia Coma'' izenarekin. Adierazpen hori bera [[Bracciano]] eskualdeko [[Zesar Augusto|Augustoren]] garaiko inskripzio batean agertzen da (ILS<ref>Inscriptiones Latinae Selectae. Erromatar garaiko inskripzio esanguratsuenak biltzen dituen zerrenda.</ref> 916)<ref>{{Erreferentzia|izena=Michel|abizena=Reddé|izenburua=Chapitre I. Le pays et les hommes|argitaletxea=Presses universitaires de Rennes|orrialdeak=23–52|data=2022-12-14|url=http://books.openedition.org/pur/184697|aldizkaria=Gallia Comata. La Gaule du Nord : De l’indépendance à l’Empire romain|isbn=978-2-7535-8723-6|sartze-data=2023-03-11|serie=Histoire}}</ref>.
 
== Probintzia administratiboak ==
Italia iparraldean galiarrak zeuden eskualdeari [[Galia Zisalpinoa|Galia zisalpinoa]] (Alpeetatik honantz dagoen Galia, esan nahi duena) izena eman zioten Erromako Errepublikaren garaian, eta k.a. III. eta II. mendeetan konkistatu zituzten erromatarrek. Alpeetatik mendebaldera geratzen zen eskualdeari [[Galia Transalpinoa]] (Alpeetarik haratago dagoen Galia esan nahi duena) izena eman zioten.
 
8 ⟶ 14 lerroa:
 
Baina erromatarren konkistaren garaian, Galian [[Iberiar|iberiarrak]] eta [[Ligur|ligureak]] zeuden ere bai.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==