Tutankamon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
[[Akenaton]] edo [[Akenaton|Amenhotep IV.a]] errege handiaren suhia eta, segur aski, haren ondorengoa izan zen [[Smenke]]ren anaia zen. [[K.a. 1361]]. urtean aginpidera heldu zen baina bederatzi urte besterik ez zituenez [[Ay|Ay ministroaren]] eta Inperioko gudarosteko buru zen [[Horemheb]] buruzagiaren esku utzi zuen aginpidea. Hauek [[Amon]] jainkoaren eta honen hilobiaren aldeko gurtza, [[Akenaton]]ek [[Aton]] eguzki-diskoaren gurtza ezarri eta Amonena debekaturik, berriro indarrean jarri zuten. Kontseilarien aholkuei jarraituz, bere jatorrizko izena zuen Tutankatonen ordez Tutankamon izen berria (Amon jainkoaren irudi bizia) hartu zuen.
 
[[Tell al-Amarna]]ko hiria utzi eta [[Menfis]] administrazio hiriburura joan zen bizitzera. Aldarrikatu zuen dekretu baten bidez [[Tebas (argipena)|Tebasko]] erlijio agintarien eskura itzuli ziren beren tenplu eta eskubideak. [[K.a. 1350ko hamarkada|K.a. 1352]]. urtean ustekabean hil zen ondorengorik utzi gabe. Ay ministroak bete zuen hark utzitako lekua eta Aton jainkoaren gurtza sendotu zuen berriro ere. Tutankamonen agintaldia laburra izan zen arren, [[Antzinako Egipto|Egiptoko]] faraoirik ospetsuena da, agian haren hilobia [[1922]]. urtea arte aurkitu ez zutelako edota ondorengo faraoiek [[XVIII. dinastia]]ko erregeen berriak ezabatzeko eman zuten aginduaren ondorioz, Tutankamoni buruzkoak ezezagun izan zirelako. 1922. urtean, [[Erregeen harana|Erregeen Haranean]] eginiko miaketa batean, [[Howard Carter]] buru zen ingeles arkeologo talde batek Tutankamonen hilobia eta zenbait gela aurkitu zituen, ordu arte inork ukitu gabeak. Hilobiaren barnean, faraoiaren [[momia]] eta [[hilkutxa]]ren ondoan, arte lanez, harribitxiz eta urrezko gaiez hornituriko altxorra ere aurkitu zuen.{{genealogia}}
 
== Ikus, gaineraGenealogia ==
{{commonskatgenealogia}}
* [[Tutankamonen hil mozorroa]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Tutankamonen hil mozorroa]]
 
== Kanpo estekak ==
 
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Tutankhamon| ]]