Muladi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
lantzen ziren kontzeptu eta ideiak are sakonago jorratuak izan dira
1. lerroa:
[[Fitxategi:Aljamiado.png|thumb|300px|[[XVI. mendea|XVI. mendeko]] [[aljamiado]] testua, hau da, erromantze hizkuntzako testua [[arabiar alfabeto]]ra transkribatua]]
 
“Muladi” gisa ezagutzen ziren [[Erdi Aroa]]<nowiki/>n [[al-Andalus]]<nowiki/>eko lurretan bizi izan ziren jatorri iberiardun [[musulman]]<nowiki/>ak, hots, musulman etnikoki ez-[[Arabiar|arabe]]<nowiki/>ak [1]. Horiek iturri andalustarretan ''muwallad'' gisa identifikatuak agertuko liratezke.
'''''Muladi''''' [[Iberiar penintsula]]ko [[musulman]]en menpeko lurraldeetan bizi eta haien [[Islam|erlijioa]] hartu zuen [[kristautasun|kristau]]-jatorriko pertsonak izan ziren; haien ondorengoa eta haiei dagokiena<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=muladi|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|izenburua=Muladi}}</ref>. ''"Musalima"'' (islamiardua) hitza ere erabiltzen zuten pertsona hauek izendatzeko.
 
Uste da hasiera batean “muladi” hitza agintarien kliente edo ''mawlà'' izatearen ondorioz arabiar bizimoldea eta hizkuntza hartu dituen pertsona izendatzeko erabilia izan zela [2]. ''Mawlà'' (pluralean ''māwālī'') konkista ostean [[Islam]]<nowiki/>era igaro eta agintari zein tribu arabeekin bezero-ituna aurrera eraman zuten musulan berri etnikoki ez-arabeak izendatzeko erabilia izan zelarik [3].
 
Orokorrean esateko, muladiak arabiarrak ez ziren musulmanak zirela esan daiteke, arabiar eliteak kontrolatutako musulmanen komunitatean bizi zirenak. Hain zuzen, ''musalima'' delakoen ondorengoak ziren, euren konbikzio edo onurarengatik islamera konbertitu zirenen ondorengoak, alegia [4]. Zentzu horretan, elite arabiarren parte ez zirenez, litekeena da gobernuko kargu altuenak ez okupatu izana eta arabiarrek baino zerga gehiago ordaindu behar izana [5]. Hain zuzen ere, praktikan muladi eta arabiarren artean egiten ziren ezberdinketaren ondorio izan ziren muladiek zuzendu zituzten matxinadak [6]. Horregatik garatu zen al-Andaluseko IX. mendean definizio zehaztuago bat: tokiko errebelde edo matxinatu ikuspegia hartu baitzuten. Botere politiko moduan islatzen dira euren arbasoak konbertitu eta handik belaunaldi batzuetara, eta [[kaliferri]]<nowiki/>aren hasierarekin batera desagertu ziren [7].
 
== Etimologia ==
Hitza arabierazko '' “muwallad”'' (مولدون) hitzetik eratorria da euskarara. Muwalladen sustraia “''WaLaD”'' (ولد) da, semea esan nahi duena [8]. Hizkuntzalarien artean batzuetan beste hitzen sustraitzat ere hartu da, adibidez [[Mulato|"mulato"]] edo "mairuak".
Hitza [[arabiera]]zko مولدون ''muwallad'' hitzetik eratorria da [[euskara]]ra. ''Muwallad'' jatorri nahasitako pertsona da, hau da, gurasoak bata [[arabiar]]ra eta bestea [[Ajam|ez arabiarra]] dituena, baina arabiarren artean eta [[islam]]iar kulturan hezitakoa<ref>{{Erreferentzia|izena1=Monique|abizena1=Bernards|izena2=John|abizena2=Nawas|izenburua=Patronate and patronage in early and classical Islam|argitaletxea=BRILL|urtea=[[2005]]|orrialdea=220}}</ref>.
 
''Muwallad'' hitzaren esanahiari dagokionez, ordea, nahiz eta horren erabilera egun galdua egon, ondorengoa esan nahiko luke:  jatorri ez-arabiarreko pertsona, arabiarren artean eta islamiar kulturan hezitakoa; beste era batera esanda, etnikoki guztiz arabeak izan ez baina arabizazioa tarteko baziruditenei egingo lieke erreferentzia ''muwallad'' hitzak [9].
Hizkuntzalarien artean batzuetan beste hitzen sustraitzat hartu da, adibidez "[[mulato]]" edo "[[mairu]]ak". ''Muwallad''en sustraia ''WaLaD'' (ولد) da, semea esan nahi duena<ref>{{Erreferentzia|izena1=Kees|abizena1=Versteegh|izenburua=Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics|argitaletxea=BRILL|urtea=[[2006]]}}</ref>.
 
== Historia ==
Islamera bilakatutako jendea hainbeste izan zen VIII. eta IX. mendeetan ezen X. menderako gehiengoa ziren al-Andalusen. Hala ere, tokian tokiko Islamaren etorrera aurretiko ohiturak eta ezaugarriak mantenduak izan ziren hein handi batean batez ere lehen mendeetan [10]. Fede-aldaketa omeiar kalifarrek bultzatua izan zen, oro har ez bortxatua.
[[Islam]]era bilakatutako jendea hainbeste izan zen [[VIII. mendea|VIII.]] eta [[IX. mendea|IX. mendeetan]] ezen [[X. mendea|X. menderako]] gehiengoa ziren [[Al Andalus|Al-Andalusen]]. Hala ere, islam aurreko ohiturak eta ezaugarriak mantendu zituzten<ref name=Catlos>{{Erreferentzia|izena1=Brian A.|abizena1=Catlos|izenburua=The victors and the vanquished|argitaletxea=Cambridge University Press|urtea=[[2004]]|isbn=9780521822343|url=http://books.google.co.in/books?id=3IdlPgY2wn0C&pg=PA33&dq=exclusively+Andalusi+phenomenon&ei=dekgSvD9Go2GkQThmY2iAQ#PPA33,M1|orrialdea=33}}{{Apurtutako esteka|date=abendua 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref>. Fede-aldaketa [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] kalifarrek bultzatua izan zen baina inoiz ez bortxatua. Gehienek [[zerga]]gatik bilakatu ziren musulman, hau da, ''dhimmi'' edo ez musulmanek ordaindu behar zuten ''[[jizya]]'' izeneko zerga ez ordaintzeko<ref name="Mozarab">{{Erreferentzia|izena1=Thomas F.|abizena1=Glick|izenburua=Islamic and Christian Spain in the early Middle Ages|argitaletxea=BRILL|urtea=[[2005]]|isbn=9789004147713|url=http://books.google.co.in/books?id=cWqmebvcjj0C&pg=PA187&dq=Al+Andalus+Christians+converted+dhimmi&ei=HOEgSrWfGIjAlQTZhOnaCA,M1 |orrialdea=187}}</ref>. Beste asko, baita ere, gizartean aurrera egiteko bilakatu ziren musulman<ref>{{Erreferentzia|izena1=Kenneth Baxter|abizena1=Wolf|urtea=[[1988]]|url=http://libro.uca.edu/martyrs/cm2.htm|izenburua=Christians in Muslim Córdoba|bilduma=Christian Martyrs in Muslim Spain|argitaletxea=Cambridge University Press}}</ref>.
 
Alde batetik, gehienak ez-musulmanek izan ohi zuten presio-fiskal handia sahiesteko bilakatu ziren musulman, hau da, ''[[dhimmi]]'' edo ez musulmanek ordaindu behar zuten ''[[Ŷizya]]'' izeneko zerga ez ordaintzeko [11]. Aipaturiko zerga hori ez-musulmanek aginte musulmana zegoen eremuetan ordaindu behar izaten zuten zerga litzateke, Islamean sinestu gabe bizitzen jarraitzeko eskubidea ordaintzeko izan ohi zen [12]. Beste aldetik, izan ziren baita sisteman txertatu eta botere eskaletan gora egiteko Islamera bilakatu zirenak [13]. Horiek betiere bigarren mailako hiritar izaten jarraituko zuten, hura izanik IX. mendean izango ziren matxinaden eragileetako bat, [[Kordobako Kalifa-herria|Kordobako]] Estatuarentzat benetako mehatxu izan zirenak. Matxinada horien xedea [[Estatu Islamikoa]] mantendu bai baina betiere musulman guztiak berdintzat izango zituen Estatua lortzea zen, testuinguru horretan elite agintariaren parte arabiarrak soilik baitziren [14].
Muladien hizkuntza nagusia [[andalustar arabiera]] bazen ere, [[hizkuntza erromantzeak|erromantze hizkuntzak]] edo [[euskara]] ere menperatzen zituzten. Politikoki ''[[shu'ubiyya]]'' izeneko mugimendua bultzatu zuten, arabiarrak ez ziren [[berbere]]ntzat eta muladientzat arabiarrek zituzten botere, aberastasuna eta estatusekin parekatzea eskatzen zuena<ref>{{Erreferentzia|abizena1=Enderwitz|izena1=S.|izenburua=Shu'ubiyya|entziklopedia=Encyclopedia of Islam|alea=IX|urtea=[[1997]]|orrialdea=513}}</ref>.
 
'''''Muwallad'' ezagun batzuk:'''
Badaude muladi ospetsu batzuk, tartean euskaldunak ere, adibidez, [[Ibn Gharsiya]] eta [[Al-Tutili]] idazleak edo [[Musa ibn Musa|Musa ibn Musa ibn Qasi]] noblea. Nafarroako Erresuman eta haren hegoaldeko eskualdeetan zein kanpainetan aipatu ziren musulmanak ez ziren kanpotarrak gehienean, bertako biztanleak baizik.
 
* <u>ˤUmar Ibn Ḥafṣūn</u>
 
ˤUmar Ibn Ḥafṣūn IX. mende amaiera eta X. mende hasiera bitartean Kordobako agintari [[Omeiatarren dinastia|omeiar]]<nowiki/>ren aurka altxatzeagatik da ezagun. Matxinadak sekulako oihartzuna izan zuen al-Andalus hegoalde guztian, batez ere landa eremuetan; eta bera bezala muladiak zirenak ez ezik, [[Berbere|bereberea]]<nowiki/>k eta [[kristau]]<nowiki/>ak ere atxiki zitzaizkion borrokara [15].
 
Umar ibn Hafun [[Ronda]] inguruko ''muwallad'' familia aberats batean jaio zen, bere birraitona izan zelarik Islamera konbertitu zena. Denbora batez [[Afrika]] iparraldean erbesteratuta egon ostean, al-Andalusera itzuli eta [[Bobastro]]<nowiki/>n gotorleku bat eraiki zuen armada pribatu batekin, eta hain zuzen bertatik hasi zen inguruko guneak arpilatzen eta tokiko autoritate bilakatzen, bai eta estatu Kordobarraren aurka altxatzen ere. Egia da batzuetan omeiarren aliatu moduan jardun zuela, baina praktika hori errotik hautsi zuen 898 urtean, kristautasunera konbertitu zenean. Horrek musulmanen babesa galtzea eragin zuen neurri batean, baina hala ere Estatuarentzat etsai handia izaten jarraitu zuen.
 
Indar handiena [[Abd Allah emirra]]<nowiki/>ren garaian hartu zuen, amore eman eta ibn Hafsun [[Rayya]]-ko (egungo [[Malaga probintzia|Malaga]] inguruko) probintziako gobernari izendatu baitzuen.
 
''“Bere jarraitzaileek, aldi berean, bere kausaren eta emirraren aurkako matxinadaren txapeldun nagusitzat jotzen zuten, baina errebelde sutsu hori (...) ezin izan zuten zapaldu, eta, beraz, al-Nāṣir li-Dīn [[ˤAbd al-Raḥmān (III)]] kalifak baino ezin izan zuen bere matxinada menperatu.”''[16]
 
Horren ondorioz, matxinatzen jarraitu zuen, bai eta bere boterea handitzen ere. Bere matxinakako elementu eztabaidagarriena kristautasunera konbertitu izana litzateke: batetik, baliteke hori bere iragan [[Bisigodo|bisigotiar]]<nowiki/>ra aldarrikatzeko egitea. Horri lotuta legoke haren genealogia ere, zeinetan agertzen den bere arbasorik urrunena Asturiasko [[Alfontso III.]]<nowiki/>a erregea izan zela. Hala ere, genealogia hori faltsutzat jotzen dute historialari askok [17]. Bestetik, baliteke besterik gabe omeiarren aurka egiteko izatea Estatu Islamiar berri eta berdintzaile baten alde. Hau da, musulman guztiak bai teorian bai praktikan berdinak izango ziren antolaketaren alde [18].
 
* [[Banu Qasi|<u>Banu Qasi</u>]] <u>leinua</u>
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|30em}}[1] Chalmeta, P. (1992). ''Muladi''. In Bosworth, C. E., van Donzel, E. Heinrichs, W. eta Pellat, C. (edk.). The Encyclopaedia of Islam. Leiden, Brill.
{{Erreferentzia zerrenda|30em}}
 
[2] Fierro, M. (1995). Cuatro preguntas en torno a Ibn Hafsun, ''Al-Qantara'', 16, 221-258.
 
[3] Maíllo, F. (1996). ''Vocabulario de historia árabe e islámica''. Madril, Akal.
 
[4] Maíllo, F. (1996). ''Vocabulario de historia árabe e islámica''. Madril, Akal.
 
[5] Boone, J. L. (2009). ''Lost civilization. The contested islamic past in Spain and Portugal.'' Londres, Duckworht.
 
[6] Maíllo, F. (1996). ''Vocabulario de historia árabe e islámica''. Madril, Akal.
 
[7] Boone, J. L. (2009). ''Lost civilization. The contested islamic past in Spain and Portugal.'' Londres, Duckworht.
 
[8] Versteegh, K. (2006). ''Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics''. Leiden, Brill.
 
[9] Bernards, M eta Nawas, J. (2005). ''Patronate and patronage in early and classical Islam.'' Leiden, Brill.
 
[10] Catlos, B. A. (2004). ''The victors and the vanquished''. Cambridge, Cambridge University Press.  <nowiki>ISBN 9780521822343</nowiki>.[Betiko hautsitako esteka]
 
[11] Glick, T. F.. (2005). I''slamic and Christian Spain in the early Middle Ages''. Leiden, Brill. <nowiki>ISBN 9789004147713</nowiki>.
 
[12] Maíllo, F. (1996). ''Vocabulario de historia árabe e islámica''. Madril, Akal.
 
[13] Wolf, Kenneth Baxter. (1988). Christians in Muslim Córdoba. In: ''Christian Martyrs in Muslim Spain''. Cambrige, Cambridge University Press.
 
[14] Coope, J. A. (2020). Arabs, berbers, and local converts. In Fierro, M. (ed.): ''The Routledge Handbook of Muslim Iberia''. London, Routledge.
 
[15] Boone, J. L. (2009). ''Lost civilization. The contested islamic past in Spain and Portugal.'' Londres, Duckworht. eta Coope, J. A. (2020). Arabs, berbers, and local converts. In Fierro, M. (ed.): ''The Routledge Handbook of Muslim Iberia''. London, Routledge.
 
[16] (MQ III) Ibn Ḥayyān: al-Muqtabis III. Itzul. Turienzo Veiga, G. (2017): Crónica del emir ˤAbd Allāh I entre los años 275 H. I 888-889 d. C. y 299 H. I 912- 913 d. C. Madril, Instituto Egipcio de Estudios Islámicos.
 
[17] Wasserstein, D. J. (2002): Inventing tradition and constructing identity: the genealogy of ˤUmar Ibn Ḥafṣūn between christianity and islam, ''Al-Qantara'', 2, 269-297.
 
[18] Boone, J. L. (2009). ''Lost civilization. The contested islamic past in Spain and Portugal.'' Londres, Duckworht.
 
== Ikus, gainera ==