Martxelina Lopetegi Olaiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Jaiotetxearen izena zuzendu Oiartzungo toponimia ofiziala kontutan hartuta. Bi bertso gehitu.
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Martxelina Lopetegi Olaiz''' ([[Oiartzun]], [[Gipuzkoa]], [[1864|1864ko]] [[Urtarrilaren 1|urtarrilaren 1a]] - [[1930|1930eko]] [[Urtarrilaren 1|urtarrilaren 1a]]) [[Bertsolari|bertsolaria]] izan zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Iametza|izenburua=Martxelina Lopetegi Olaiz|hizkuntza=eu|url=https://www.bestekaleak.eus/emakumeak/martxelina-lopetegi-olaiz|aldizkaria=www.bestekaleak.eus|sartze-data=2022-03-09}}</ref>Emakume aintzindariaaitzindaria bertsolari munduan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Las pioneras de la bertsolaritza|hizkuntza=|url=https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/graffiti/detalle/5287128/quienes-fueros-pioneras-bertsolaritza-/|aldizkaria=EITB Radio Televisión Pública Vasca|sartze-data=2022-03-09}}</ref>
 
== Bizitza ==
Martxelina Oiartzungo ErgoinErgoien bailarakoauzoko Galtzareta Galtzadeta (''Galtzata'')baserrian jaio zen. Bertsozale amorratua. 1907an, 43 urte zituela, Juan Kruz Irastortzarekin Zabale baserrira ezkondu zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Martzelina eta Amerikanoa|url=http://bertsoikasgela.eus/baliabideak/335/|aldizkaria=bertsoa.eus|sartze-data=2022-03-09}}</ref>Ezkondu ondorengo bertsorik edo bertso jardunik ez da jaso.
 
Garai haietan emakumeek bertsotan egitea erraza ez zen arren, Martxelina bertsolaria izan zen. Aita Zavalak berari buruz gogoratutakoa eta bertso gutxi batzuk jaso ahal izan zituen: Erromerietan eta jaietan bertsotan jardutea gustuko omen zuen, batzuetan entzuten zegoen lekutik eta beste batzuetan bertsolariengana hurbilduta. Martxelinaren lau ahizpek eta lagunek ez omen zuten gustuko Martxelinaren zaletasun hau eta haserre egiten omen zioten.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Martxelina Lopetegi eta Txirrita|url=https://bertsoeskola.eus/baliabideak/156/|aldizkaria=bertsoa.eus|sartze-data=2022-03-09}}</ref> Jaietan Galtzadetara inor laguntzera joandakoekin ere bertsotan aritzen omen zen, eta edozein momentutan erantzuna ere bertsotan ematen zuela Martxelinak. Bizia eta ausarta zela edozein gizonekin bertsotan aritzeko, eta gizasemeen moduko ahots altua zuela.
 
Oiartzungo ''Hau leku aittorra'' lanean jasota dagoen bezala, Laxaro eta Joxe Miel Eskudero Lekuonaren kontaerari jarraituaz, [[Artikutza|Artikutzan]] urtero bertsolari txapelketa egiten zen San Agustin jaietan, abuztuan. Urte batean, Martxelina eta [[Txirrita]] aritu ziren, eta bertso ezagun hauek kantatu zituzten, jarritako gaiari erantzunez. Urte horretan, bi bertso horien ondoren saria Martxelinari eman zioten (doinuak aipatutako liburuan bertan aurki daitezke).<ref name=":0" />
 
Hona hemen, Txirritaren bertsua eta Martxelinaren erantzuna. Erantzun horrengatik eman zioten saria Martxelinari:
 
Txirritak:
 
Aditu bihaituzu
 
nere abisuak
 
hoyek izango dira
 
gauza prezisuak
 
jakiñaren gañian
 
jarri gurasuak
 
bestela ez du baliyo
 
nere desiuak.
 
 
Martxelinak erantzun:
 
Aitakiñ eta amakiñ
 
konpontzen naiz ondo
 
haitaz eskusarikan
 
jartzerik ez dago;
 
jakiñaren gañian
 
dirade lenago
 
libertadia hartua
 
aspaldiyan nago.
 
''Hau leku aittorra'' lanean, Martxelinak ere emakumeek bertsotan jasan behar izaten zituzten irainak jasan behar izan zituela dakar, Laxaro Eskuderoren bidez jakinda:<blockquote>"Goizuetako Kaiku esaten ziotena aitzen zen kantari zerbatte –baño ez zen bersolaiya, e?-, ta harrek astokei batzuk esanak, gaizki esanak, puta bat izango balitz bezela, postura hortan. Ta [Martxelinak] geyo ez zela jongo esan ‘men zun, plaza(ra), ta ez ‘men zen jon geyo. Hoi ‘re aittu izan dut. Kaiku, ikazkin aitzen zen, ta herrira etortzen bazin beti mozkorrak, biño [bertsolari bezala] ez zun baliyo ezer.Joxe Miel Eskuderok zioenez, Martxelina ez zen tabernetara joaten, kantatzera, edozer gauza entzun behar izaten baitzuen…!, baina “bersolai ona ‘men zen, gue attak hala ‘saten zun”.<ref>{{Erreferentzia|izena=Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale|abizena=Elkartea|izenburua=Martxelina Lopetegi - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo|hizkuntza=|url=https://bdb.bertsozale.eus/es/web/haitzondo/view/1321-martxelina-lopetegi|aldizkaria=bdb.bertsozale.eus|sartze-data=2022-03-09}}</ref></blockquote>