Tod: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
t Orrialde berria: right|thumb|180px|Todeko Monturen Tenpluaren planoa '''Tod''', Antzinako Egiptoko hiri bat izan zen, Luxorretik 20 kilometro hegoaldera eta [[Hermont...
 
No edit summary
2. lerroa:
'''Tod''', [[Antzinako Egipto]]ko hiri bat izan zen, [[Luxor]]retik 20 kilometro hegoaldera eta [[Hermontis]]en parean aurkitzen zena. Antzinako egiptoeraz, '''Dyerty''' deitzen zen, greziarrek, '''Tuphion''' izena eman zioten, erromatarrek '''Tufium''' edo '''Tuphium''', eta, azkenik, [[arabiera]]z, '''Tod''' deitua izan zen.
 
Hiri honetan, [[Montu]] [[belatz]] jainkoa gurtzen zen, [[Horus]]en forma gerlaria zena. Bere lurreko izaera, [[BujisBukhis]] zezena zen (egiptoeraz BajBakh), eta, bere gurtza toki nagusia [[Hermontis]] izan zen.
 
Toden, [[Bisson de la Roque]] arkeologoak, ''L'institute français d'archéologie orientale (IFAO)''ko partaidea zenak, [[1936]]an, Monturen tenpluaren indusketan ([[1934]]an aurkitua, hasiera batean, [[V. dinastia]]ren amaieran eta Inperio Ertaina amaitu ondoren eraikia) ''Todeko Altxorra'' delakoa aurkitu zuen, gaur egun, [[Louvreko Museoa]] eta [[Kairoko Egiptoar Museoa]]ren artean banatua. Altxorra, landutako objektuetan, lapislazulian, zilindroak, [[zilar]]rezko kate eta beste batzuetan zetzan ([[Osiris]]en brontzezko estatua bat barne), ziuraski, atzerritarren emandako zergaordaina zena. Indusketak, [[1913]]an hasi ziren, eta ez ziren [[1991]] arte amaitu, azkenik, [[Nag al-Madamud]], [[Karnak (Egipto)|Karnak]], [[Hermontis]] eta Tod, Montu jainkoaren gurtza toki nagusiak zirela ezarria geratuz.