Gelsenkirchen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
9. lerroa:
 
XIX mendearen erdialderarte populazio txikiko nekazal eremua izan zen. 1815ean Prusiak eskuratu eta Westfalia probintzian sartu zuen. 1840an [[Ruhr|Ruhr eskualdean]] ikatza aurkitzerakoan industrializazio bortitza ezagutu zuen. Bochum barrutiko eskualde baten hiriburu bihurtu zen Gelsenkirchen, bertan baitzegoen [[Kolonia (argipena)|Kolonia]] eta [[Minden]] arteko trenbidearen geltoki nagusia. Eskualde honetan Gelsenkirchenez gain Braubauerschaft (1900tik aurrera, Bismarck), Schalke, Hessler, Bulmke eta Hüllen herriak zeuden. 1875ean Gelsenkirchenek hiri eskubideak jaso zituen eta 1896an hiri askea bihurtu zen. 1928rako 340.000 biztanle zituen.
 
[[Ruhren okupazioa|Ruhren okupazioan]] Frantziak 100 milioi markoko isuna ezarri zion bi frantziar soldadu zauritzeagatik. Udalak ez zuen ordaindu eta 1923ko otsailaren 14an hiriko bankari nagusiak atxilotu, udaletxean sartu, 85 milioi marko hartu eta, ondoren, tren geltokitik beste 17 milioi eraman zituzten.
 
[[Nazionalsozialismo|Naziek]] Alemaniako gobernua eskuratzerakoan Gelsenkirchen gerrarako industriaren erdigune bihurtu zen. Ekonomikoki oso onuragarria izan zena ordea kaltegarri gertatu zitzaion [[Bigarren Mundu Gerra]]n, izan ere [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuek]] bereziki gogor bonbakatu zuten hiria.