Txikipedia:Bihotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Pum pum egiten duena
Etiketak: Ordezkatuta Lehengoratua Ikusizko edizioa
bihotza
1. lerroa:
{{Banner|Heart left-highlight jon 01.svg}}
[[Fitxategi:Heart far.png|400px|thumb|left|<center>Bihotzaren kokalekua.]]
'''Bihotza''' gorputzeko [[Txikipedia:Organo (biologia)|organo]] bat da, [[Txikipedia:Odol|odola]] [[Txikipedia:Arteria|arteria]] eta [[Txikipedia:Zain|zainetan]] zirkulatzera bultzatzen duena. [[Txikipedia:Zirkulazio-aparatua|Zirkulazio-aparatuko]] organo nagusia da.
Pum pum egiten duena.
 
Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte, bihotza etengabe aritzen da lanean: uzkurtu eta askatu egiten da; horrela, bihotz-taupadak sortzen ditu. Taupada horiei esker bultzatzen du bihotzak odola gorputzera.
 
== '''Bihotzaren atalak''' ==
Bihotzak lau barrunbe edo atal ditu: bi [[aurikula]] eta bi [[Txikipedia:Bentrikulu|bentrikulu]].
 
Ezkerraldeko aurikula eta bentrikulua lotuta daude; eskuinaldeko aurikula eta bentrikulua ere bai.
 
Aurikulak eta bentrikuluak balbula batzuen bidez daude lotuta.
 
Bihotzari buruzko bideoa
 
== '''Bihotzaren mugimenduak''' ==
'''  Ba al dakizu  '''
'''Animalien bihotz-taupadak oso desberdinak dira'''
 
* [[Txikipedia:Balea|Baleak]]: 9 taupada minutuko.
* [[Foka|Fokak]] : uretan, 10 taupada minutuko; lehorrean, 140 taupada minutuko.
* [[Txikipedia:Elefante|Elefanteak]] : 25 taupada minutuko.
* [[Txikipedia:Gizaki|Gizakiak]] : 60-100 taupada minutuko, atseden-egoeran.
* [[Txolarre|Txolarreak]] : 500 taupada minutuko.
* [[Satitsu|Satitsuak]] : 600 taupada minutuko.
* [[Kolibri|Kolibriak]] : 1.200 taupada minutuko (hegan).
* Bihotzak bi mugimendu egiten ditu odola organismo osora zabaltzeko. Mugimendu horiek bihotz-taupadak dira. Taupada bakoitzean, beraz, bihotzak bi mugimendu egiten ditu:
** '''Sistolea''': bihotza uzkurtzen denean («txikitu» egiten denean), sistolea gertatzen da; hau da, bentrikuluak uzkurtu egiten dira, eta odola bihotzetik [[Txikipedia:Arteria|arterietara]] ateratzen da.
** '''Diastolea''': bihotza lasaitzen eta zabaltzen denean, berriz, diastolea gertatzen da. Bihotzeko bentrikuluak, une horretan, odolez betetzen dira. Hain zuzen ere, bi mugimendu horiek (sistoleak eta diastoleak) osatzen dute bihotz-taupada. Bihotzaren eskuinaldea handiagoa da ezkerraldea baino. Zergatik? Ba eskuinaldeak gorputz osora bultzatzen duelako odola; ezkerraldeak, aldiz, [[Txikipedia:Birika|biriketara]] soilik bultzatzen du odola, eta, birikak bihotzetik gertu daudenez, bihotzaren ezkerraldeak ez du ahalegin handiegirik egin behar.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Zirkulazio-aparatua]]