Txikipedia:Bihotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Pum pum egiten duena
Etiketak: Ordezkatuta Lehengoratua Ikusizko edizioa
1. lerroa:
{{Banner|Heart left-highlight jon 01.svg}}
[[Fitxategi:Heart far.png|400px|thumb|left|<center>Bihotzaren kokalekua.]]
Pum pum egiten duena.
'''Bihotza''' gorputzeko {{Txp|Organo (biologia)|organo}} bat da, {{txp|odol|odola}} {{txp|arteria}} eta {{txp|Zain|zainetan}} zirkulatzera bultzatzen duena. {{txp|Zirkulazio-aparatua|Zirkulazio-aparatuko}} organo nagusia da.
 
Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte, bihotza etengabe aritzen da lanean: uzkurtu eta askatu egiten da; horrela, bihotz-taupadak sortzen ditu. Taupada horiei esker bultzatzen du bihotzak odola gorputzera.<br />
 
== Bihotzaren atalak ==
Bihotzak lau barrunbe edo atal ditu: bi {{txp|aurikula}} eta bi {{txp|bentrikulu}}.
 
Ezkerraldeko aurikula eta bentrikulua lotuta daude; eskuinaldeko aurikula eta bentrikulua ere bai.
 
Aurikulak eta bentrikuluak balbula batzuen bidez daude lotuta.
[[Fitxategi:Bihotza,_odolaren_motorra.webm|thumb|250px|<center>Bihotzari buruzko bideoa]]
 
== Bihotzaren mugimenduak ==
{{Ba al dakizu?
|'''Animalien bihotz-taupadak oso desberdinak dira'''</big>
* {{txp|Balea|Baleak}}: 9 taupada minutuko.
* {{txp|Foka|Fokak}} : uretan, 10 taupada minutuko; lehorrean, 140 taupada minutuko.
* {{txp|Elefante|Elefanteak}} : 25 taupada minutuko.
* {{txp|Gizaki|Gizakiak}} : 60-100 taupada minutuko, atseden-egoeran.
* {{txp|Txolarre|Txolarreak}} : 500 taupada minutuko.
* {{txp|Satitsu|Satitsuak}} : 600 taupada minutuko.
* {{txp|Kolibri|Kolibriak}} : 1.200 taupada minutuko (hegan).}}
Bihotzak bi mugimendu egiten ditu odola organismo osora zabaltzeko. Mugimendu horiek bihotz-taupadak dira. Taupada bakoitzean, beraz, bihotzak bi mugimendu egiten ditu:
 
*'''Sistolea''': bihotza uzkurtzen denean («txikitu» egiten denean), sistolea gertatzen da; hau da, bentrikuluak uzkurtu egiten dira, eta odola bihotzetik {{Txp|Arteria|arterietara}} ateratzen da.
 
*'''Diastolea''': bihotza lasaitzen eta zabaltzen denean, berriz, diastolea gertatzen da. Bihotzeko bentrikuluak, une horretan, odolez betetzen dira.
 
Hain zuzen ere, bi mugimendu horiek (sistoleak eta diastoleak) osatzen dute bihotz-taupada.
 
Bihotzaren eskuinaldea handiagoa da ezkerraldea baino. Zergatik? Ba eskuinaldeak gorputz osora bultzatzen duelako odola; ezkerraldeak, aldiz, {{txp|birika|biriketara}} soilik bultzatzen du odola, eta, birikak bihotzetik gertu daudenez, bihotzaren ezkerraldeak ez du ahalegin handiegirik egin behar.<br />
 
== Odolak bihotzean egiten duen ibilbidea ==
Odola eskuinaldeko aurikularen bidez sartzen da bihotzean. Hortik eskuinaldeko bentrikulura igarotzen da, eta birika-arteriaren bidez irteten da bihotzetik. Birika-arteriak biriketara eramaten du odola, eta biriketan {{txp|oxigeno|oxigenoa}} hartzen du odolak. Oxigenoz gainezka dagoenean, birika-zainaren bidez ezkerraldeko aurikulura joaten da odola, hortik ezkerraldeko bentrikulura igarotzen da, eta aorta arteriatik ateratzen da bihotzetik, odola gorputz osora banatzeko, biriketara izan ezik.
 
Bihotzaren ezkerraldea odola biriketatik gorputzera zabaltzeaz arduratzen da; bihotzaren eskuinaldea, berriz, odola bihotzera itzularazteaz.
{{Txikipedia interwiki}}
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Zirkulazio-aparatua]]