Apolodoro Damaskokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|200px|right|[[Traianoren Zutabea da Apolodoro Damaskokoaren lanik ezagunena]] '''Apolodoro Damaskokoa''' (Damasko 60 (gutxi gora-behera)-...
(Ez dago alderik)

11:29, 23 azaroa 2008ko berrikusketa

Apolodoro Damaskokoa (Damasko 60 (gutxi gora-behera)- 130), Antzinako Erromako arkitekto bat izan zen, Damaskotarra ezizenez ezaguna. Garai hartan erromatar enperadorea zen Hadrianoren aginduz zigortu eta hila izan zen, honek arkitekturagatik zuen grina kritikatzeagatik.

Traianoren Zutabea da Apolodoro Damaskokoaren lanik ezagunena

Erromako arkitektorik handienetako bat izan zen, greziar eragin argiarekin. Traiano enperadorearen zerbitzura egon zen lan monumentalak diseinatu eta eraikitzen, Danubio ibaiaren gaineko zubia 104an, Erromako Quirinaleko azokak, Traianoren Termak eta Traianoren Foro bikaina, honen barnean, Ulpia Basilika eta Traianoren Azoka daudelarik, eraikin garrantzitsuenen artean, portu, garaipen arku eta beste lan publiko batzuez gain.

Bere lanik ezagunenetako bat, Traianoren Zutabe ikusgarria da, 40 metroko garaiera eta 4 metroko diametroa duen egitura, erabat tailatua, Traianok daziarren aurka lortutako garaipenaren historia kontatzen duena. Zutabea, 113an inauguratu zen. Haitzurdinez egina, tontorrean, Traianoren burnizko estatua bat aurkitzen zen. Batzuk, Erromaren ikur zen arrano bat zela diote, baina, gaur egun, San Petriren estatua bat erakusten du.

Ematen zaizkio, baita ere, Agriparen Panteoia (125-128), egundaino, bere jatorrizko itxurarekin mantendu den Antzinako Erromako eraikin urrietako bat, eta Traianoren Zubia, Danubio ibaia zeharkatzen zuena eta, honetaz, hondakinen batzuk kontserbatzen direlarik.