Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[Irudi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena gogoratzeko kontzentrazioa, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate.]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''', [[gerra zikina]]ren gertakari entzutetsu eta gogorrenetakoa izan zen. [[PSOE]]ren gobernuak antolatu eta zuzenduriko [[GAL]] erakundearen lehen ekintza honetan, [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] gazte tolosarrak[[tolosa]]rrak bahitu, modu bortitz batean torturatu, tiroz hil eta kare bizian lurperatu zituzten.
 
== Gertakariak ==
Gorpuak handik urtebetera topatu zituen ingurutik zebilen ehiztari batek. Hala eta guztiz ere, gorpuak ez ziren [[1995]]. urtera arte identifikatuak izan, hamar urte luze deposituan eman ostean. Identifikazioaren ondotik, estatuak bahitu egin zituen bi gorpuak, familiari berari azken agur bat ematea debekatzeraino. Debekua bete zedin bermatzeko, polizia ezberdinek bortizkeria handiz jokatu zuten; [[Hondarribia]]ko aireportuan lehenik, gorpuei harrera egitera joan ziren herritarren aurka oldartu zirenean, eta [[Tolosa]]ko kanposantuan ondoren, [[Ertzaintza]]ko kideek Lasa eta Zabalaren senitarteko eta lagunak erasotu zituztenean.
 
2008ko urriaren 18an, Tolosako herrian ere, istilu larriak errepikatu ziren Madrileko [[Audientzia Nazionala]]ren [[Baltasar Garzon]] epailaren aginduz, [[Ertzaintza]]k Joxean Lasa eta JosiJoxi Zabalaren aldeko omenaldi bat indarrez galerazterakoan.
 
Zenbait herritar zauritu eta 6 atxilotu suertatu ziren gertakarietan. Gerla zikinaren bi biktimen senideek eta herritarrek gogor salatu zuten omenaldia horrela zapuztea, "Joxi eta Joxeanen hiletako irudiak errepikatu" zirela esanez. Jarraian argi utzi nahi izan zuten "armen, atxiloketen eta jazarpenaren bidez ez dutela lortuko herri honen historia isiltzerik, ez dutela Joxi eta Joxeanen oroimena ezabatzerik lortuko".
 
== Epaiketa ==
Lasa eta Zabalarena, espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Kasu honetan zigortutakoen artean, [[Enrique Rodriguez Galindo]] guardia zibila eta [[Julen Elgorriaga]] orduko [[Gipuzkoa]]ko gobernadore zibila eta [[PSOE]]-ko kidea zeuden. Espetxe zigorakzigorrak gogorrak izan ziren arren (guztira, 365 urte), erantzule guztiak aske daude gaur egun.
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.elmundo.es/nacional/lasa-zabala/sentencia/ampliacion5.html Hechos probados del Caso Lasa y Zabala]
* [http://www.gara.net/paperezkoa/20081015/101396/es/La/cal/viva/no/enterro/la/guerra/sucia/ La cal viva no enterró la guerra sucia]
* [http://www.gara.net/paperezkoa/20081019/102168/es/La-Ertzaintza-intenta-evitar-otra-vez-recuerdo-Lasa-Zabala 2008ko urriaren 18a. Berriro istilu larriak Ertzantzak Lasa-Zabalaren aldeko omenaldi bat ostopatzerakoanoztopatzerakoan]
 
[[Kategoria:Gerra zikina]]