Boules: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
 
=== Oinarriak ===
Boules joko bat, normalean bi talde desberdinen artean izaten dira, hauek bat eta lau jokalari artekoak izaten dira. Jokalari bakoitzak pilota kopuru berdinak ditu eta helburua, objektibo bateri hurbilen kokatzea da. Objektiboa, jokalariena baino pilota txikiago bat izaten da, [[Frantses|frantsesez]] ''"but"'' edo ''"cochonnet"'', [[Italiera|italieraz]] ''"pallino"'' eta ingelesez ''"jack"'' deitutakoa; hau, jokoaren hasieran botatzen da. Jokalari bakoitzak bere txandan, bere pilota botako du ''"cochonnet"''-aren noranzkoan, tiratuz edo pirritatuz (joko modalitatearen arabera), toki mugatu baten barruan dauden bitartean; beraz, beste pilotak mugitu daitekez, ''"cochonnet"''-a barne.
 
Txandaka jokatzen da eta erronda bakoitza, jokalari guztiek haien pilota guztiak bota dituztenean amaitzen da. Orokorrean, talde irabazleak ''"cochonnet"''-etik gertu dauden pilota beste puntu izaten ditu. Partida puntu zehatz batetara heltzean amaitzen da, horregatik askotan hainbat txanda jolastu behar izaten dira.
 
=== Joko eremua ===
Boules jokoak hainbat zoru desberdinetan jokatzen dira, batzuetan era informal batean (Herriko plazetan edo gune berdeetan). Era formalean jokatzeko guneak bolerak dira, eta hauen errektangularrak izaten dira, zabalak baino luzeagoak, barnealde edo kanpoaldean. Hainbat estaldura desberdin erabiltzen dira: lurra, [[harea]], [[asfalto]], belarra etab. Zurezko ohol batzuk zelaia mugatu ahal dute, horrela pilotak ez kanporatzeko. Zelaiak lauak izaten dira, baina badagoz batzuk kurbatuta daudenak, honela pilotak erdialderantz joateko.
 
Hurrengo taulan lau joko motatako zelaien ezaugarriak agertzen dira.