Erromako foroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:Roman_Forum.jpg|thumb|200px|[[Septimio Severoren arkua]], [[Fokasen Zutabea]] eta [[San Lukas eta Santa Martinaren Eliza]] (Erroma)]]
[[Irudi:Forum_Romanum_panorama.jpg|thumb|350px|Erromako Foroa [[Palatino (Erromako muinoa)|Palatino]]a atzean duela]]
[[Irudi:Forum_Romanum_panorama_2.jpg|thumb|350px|Angelu ezberdin batetik.]]
[[Irudi:Map of downtown Rome during the Roman Empire large.jpg|thumb|350px|[[Erroma]]ko erdialdearen mapa Erromatar Inperioaren garaian, Foro Holitorioa eta Foro Boarioa behean, erdian daudela.]]
[[Irudi:Foro romano.jpg|thumb|350px|Erromako Foroaren ikuspegia]]
'''Erromatar foroa''' (''Forum Romanum'' [[latin]]ez, erromatarrek, ohi, ''Forum Magnum'' edo soilik ''Forum'' bezala erreferentzia egiten zioten arren) [[Erroma]] bere inguruan garatu zen erdialdeko tokia da, eta bertan egiten ziren negozioak, merkataritza, prostituzioa, erlijioa eta justizia administrazioa. Bertan kokatzen zen bizileku komunala. Zoladura hondar sailek, inguruko muinoetatik higatutako sedimentuek, jada Errepublikaren lehen garaietan, foroaren maila igotzen ari zirela adierazten dute. Jatorrian, lur zingiratsu bat izan zen, [[Tarkinio Prisko|Tarkiniotar]]rek drainatu zutena [[Estolda Nagusia]]rekin. Bere behin betiko zoladura [[trabertino]]a, oraindik ikus daitekeena, [[Augusto]] erromatar enperadorearen erregealdian datatua dago.
 
25 ⟶ 27 lerroa:
 
[[Prozesio]] bide batek, [[Via Sacra]]k, Erromako Foroa zeharkatzen du, hau, [[Erromako Koliseoa|Koliseoa]]rekin lotuz. Inperioaren amaieran, bere ohiko erabilera galdu zuen, toki sakratu bezala geratuz.
 
Foroan eraikitako azken monumentua, [[Fokasen Zutabea]] da. [[Erdi Aro]]an, Erromatar Foroaren oroitzapena mantendu zen arren, monumentuak, gehienbat, hondakinpean lurperatuak izan ziren, eta bere kokapena, Kapitolio muinoa eta Koliseoaren artean ''Campo Vaccinio'' edo "behien zelaia" deitua izan zen. [[Urbano V.a]] aita santua [[1367]]an Avignonetik bueltatzeak, antzinako monumentuekiko geroz eta interes gehiago piztuarazi zuen, neurri batean bere irakasgai moralagatik eta, beste neurri batean, denbora askoren ondoren, [[Erroma]]n abiatutako eraikin berrien harrobi bezala. Haitzurdin mordoa lortu zen aita santuaren eraikinetarako (Vatikanorako nagusiki), eta foroan bertan sortutako labeetan egosi eta karea egiteko. [[Michelangelo]]k, askotan, hondakinen suntsipenaren aurkako bere iritzia adierazi zuen. [[XV. mende]] amaierako artistek Foroaren hondakinak marraztu zituzten, antikuarioek, inskripzioak kopiatu zituzten [[XVI. mende]]tik, eta indusketa profesional bat abiatu zen [[XVIII. mende]]aren amaieran. [[Kardinal]] batek, berriz drainatzeko neurriak hartu zituen, eta bere gainean ''Alessandrine'' auzoa eraiki zuen. Baina [[Carlo Fea]]ren indusketak, nor, [[1803]]an Septimio Severoren arkuaren hondakinak kentzen hasi zen, eta napoleondar erregimeneko arkeologoek, Foroaren garbiketaren hasiera adierazi zuten, ez zena erabat industu [[XX. mende]] hasierararte.
 
Bere gaur egungo egoeran, elkarrekin erakusten dira zenbait mendetako hondakinak, erromatarrek, antzinagokoak ziren hondakinen gainean eraikitzeko zuten ohituraren ondorioz.
 
Hiriaren beste toki batzuetan egon ziren foroak, batzuetan, horietako gehienen hondakin mordoa kontserbatzen direlarik.
 
*Garrantzitsuenak, zenbait [[foro inperial]] handi dira (''Fori Imperiali''), Erromako Foroarekin multzo bat eratzen zutena: Zesarren Foroa (Forum Iulium), Augustoren Foroa (Forum Augustum), Nervaren Foroa (Forum Transitorium) eta Traianoren Foroa. [[Mussolini]]ren garaiko planifikatzaileek, Erdi Aroko eta barroko garaiko estratu gehienak kendu zituzten eta foro inperialen eta Erromako Foroaren artean errepide bat eraiki zuten.
*[[Foro Boarioa]] (Forum Boarium), Palatino muinoa eta [[Tiber]] ibaiaren artean, hazienda merkataritzarako zen.
*[[Foro Holitorioa]] (Forum Holitorium), Kapitolio muinoa eta [[serviar harresiak|serviar harresi]]en artean, belar eta barazkien merkataritzarako erabiltzen zen.
*[[Forum Piscarium]]a, Kapitolio muinoa eta Tiber ibaiaren artean, gaur egungo [[Erromako getoa]]n, arrain merkataritzarako erabiltzen zen.
*[[Forum Suarium]], [[cohortes urbanae]]en barrakoietatik gertu, [[Marteren Zelaia]]ren iparraldeko zatian, zerri merkataritzarako erabiltzen zen.
*[[Forum Vinarium]], gaur egungo [[Testaccio]] [[rione]] inguruan, [[Abentino]] muinoa eta Tiber ibaiaren artean, ardo merkataritzarako erabiltzen zen.
*Beste azoka batzuk ezagutzen ziren, baina ezin dira behar bezala identifikatu informazio zehatz faltagatik edo kokapen ugaritasunagatik. Hauen artean, '''Forum Cuppedinis''a aurkitzen da, zenbait ondasun mota ezberdinen merkataritzarako erabilitakoa.
 
== Kanpo loturak ==
{{commons|Roman Forum}}
*{{es}}[http://www.visitandoeuropa.com/roma/monumentos/foro-romano.html Erromako Foroa bisitatzeko informazioa]
 
==Ikus, gainera==
30 ⟶ 50 lerroa:
 
[[Kategoria:Erromako eraikinak]]
[[Kategoria:Erromatar Inperioa]]
 
[[be:Рымскі Форум]]