Kautotze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
:# Sistemak erabiltzaileren identifikazio datuak bere arauekin baliozkotzen ditu eta honen arabera sarbide ematen dio ala ez dio ematen.
Sarbide-kontrola bideratzeko kautotzea eskatzen duten adibide batzuk aipa daitezke: kutxazain automatiko batean dirua jasotzea, urruneko konputagailu batekin konektatzea edo online banketxean saio bat irekitzea.
 
== Kautotzea Unixen ==
 
=== Oinarrizko kautotzea ===
Ohiko [[Unix]] sistema batean, erabiltzaile bakoitzak sistemara sartzeko izen bat (''login'') eta [[pasahitz]] bat ditu esleituta ''/etc/passwd'' fitxategian. Fitxategi horretan lerro bat dago erabiltzaile bakoitzeko, ondoko informazioarekin:<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegría|izenburua=Linux : sistemaren eta sarearen administrazioa (Debian eta Ubuntu)|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/1055299395|edizioa=2. arg|isbn=9788484381785|pmc=1055299395|sartze-data=2022-11-08}}</ref>
 
* Kontuaren izena edo identifikazioa. Zortzi karaktererainokoa izan ohi da eta publikoa da. Saio-hasieran identifikazioa eskatuko zaio erabiltzaileari pasahitzarekin batera.
* Pasahitz [[Zifratze|zifratua]]. Pribatua denez, ezin da agerian geratu, eta horrexegatik zifratu egiten da. Erabiltzaileari eskatzen zaionean, berak sakatutakoa ere zifratzen da, eta zifratutakoak alderatzen dira, ez baita posible jatorrizkoa zifratutik berreskuratzea. Hala ere, zifratuta egotea ez da berme nahikoa, erabiltzaileak pasahitz zifratuak eskuratu eta hiztegietan oinarritutako programa bereziekin asmatzen saia daitezke-eta. Horregatik ''shadow'' programaren bitartez lortzen da pasahitz zifratua bertatik desagertzea eta ''/etc/shadow'' fitxategian gordetzea, baina irakurtzeko baimena kenduta.
* Erabiltzailearen zenbakizko identifikadorea (UID, ''user identification''). Zenbaki bat da, sistemaren barruan erabiltzen dena.
* Taldearen identifikadorea (GID, group identification).
* Erabiltzaileari buruzko informazioa. [[Sistema administratzaile|Administratzaileak]] erabiltzaileei buruz jakin beharrekoa kokatzen da hemen (izen-abizenak, telefonoa…).
* Kontuaren erro-katalogoa. Hau izango da erabiltzailearen erro-[[Direktorio|katalogoa]] kontuan sartzen denean, eta bertatik zintzilikatuko da erabiltzailearen [[Fitxategi sistema|fitxategi-sistema]].
* Esleitutako komando-interpretatzailea. Kontuan sartzean martxan jarriko den programa exekutagarriaren bide absolutua agertuko da hemen. Unix eta Linux gehienetan ''/bin/bash'' izango da aukeratuko dena, baina aukera interesgarriak eskaintzen ditu horrek. Adibidez, erabiltzaile batek beti ofimatikako aplikazio bat erabiltzen badu, aplikazio horren programa nagusiaren bide absolutua zehaztea izango da egokiena. Kontu bat garai batez anulatzeko ''/bin/false'' zehatz daiteke eremu horretan.
 
Kontu errealak aparte, komenentziazko kontuak mantentzen ditu Linuxek aplikazio batzuen segurtasuna dela-eta. Erabiltzaile berezien adibide batzuk hauexek dira: ''daemon'', ''bin'', ''sys'', ''adm'', ''cron'', ''mail'', ''lp'', ''lpd''.
 
== Erreferentziak ==
 
== Ikus gainera ==