1962ko Urkiolako Igoera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''1962ko Urkiolako Igoera''', [[Urkiola Igoera]]<nowiki/>ko IV. ekitaldia izan zen. Sariak handitu egin ziren; 12.000 [[pezeta]] irabazlearentzat, 8.000 pezeta bigarrenarentzat eta poztu horretatik atzera 2.000 pezeta gutxiago poztu bakoitzeko. Gainera, errekorra hausten zuenarentzat prima bat jarri zen. Guztira, 71.150 pezetako aurrekontua izan zuen lasterketak. [[Julio Jiménez]]en hiru garaipenen lehenengoa izan zen. [[José Pérez Francés]], Ferrys taldeko liderra deskalifikatu egin zuten epaileek taldekide batekin gurpila aldatzeagatik.
 
Irteera 12:00etan eman zen hotz handiarekin. [[Elur]]ra zegoen Urkiolako landetan eta errepide bazterretan. 42 txirrindularik parte hartu zuten. Hasieran [[Kas (txirrindularitza taldea)|Kas]] taldeak hartu zuen agintea. Urkiolako hasieran Gabika eta Vélez aurrera jo zuten eta Julio Jiménez, Sagardui eta Barrutia atzetik atera ziren. Hauei, Logroño eta Ventura Díaz elkartu ziren. [[Txakurzulo]]n, [[Julio Jiménez]] aurrera egin zuen Sagardui gurpilean zeramala. Biak elkarlanean aritu ziren besteekiko denbora irekitzeko. Azkenean, [[Julio Jiménez]] aurrera jo zuen eta 10 segundoko tartea ireki zuen helmugara bakarrik ailegatzeko.
 
== Sailkapena ==