Blog: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 86.98.143.175 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 122.162.151.83 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
2. lerroa:
'''Blog''' (edo '''weblog''') bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren [[Internet]]eko [[webgune]] bat da. Blogariak mezuak egunkari edo [[ontziko liburu]] moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. "Weblog" izena Jorn Bargerrek erabili zuen lehen aldiz [[1997]]ko abenduan.
 
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, [https://v2-cool.com/product/storm-insulated-620ml-21oz-qatar-world-cup-collection/ baina badira] talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira gertakizun baten berri emateko sortuak direnak ere. Blogen aldaera bat mikroblogak dira; hauen bereizgarria da mezuak laburrak direla (gehienez jota 140 karaktere normalean) eta egileak une honetan zertan zaude galderari erantzuteko eginak dira. Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek - lagunenak, lankideenak...- [[gizarte-sare]]ak egituratzen dituzte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Aonieves-K.|abizena=Dio|izenburua=BLOGARIAK. Nola sortu Blog bat?|hizkuntza=eu|data=2013-02-11|url=https://informatikalari.wordpress.com/2013/02/11/blogariak-nola-sortu-blog-bat/|aldizkaria=Informatikalari|sartze-data=2019-06-04}}</ref>
 
Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu edo kapsulatu (''embed'') aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: [[fotoblog]]ak, [[bideoblog]]ak eta [[audioblog]]ak (''[[podcast]]'' edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).