Genpei Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «Genpei Gerrak» orria «Genpei Gerra» izenera aldatu du
tNo edit summary
 
2. lerroa:
| izena =Genpei Gerra
| frontea =
| guda = [[Heian Aroa|Heian Aroko]] klanen arteko istiluak
| guda =
| irudia = [[Fitxategi:Genpei_kassen.jpg|200px]]
| oina =XII. mendeko gerraren marrazkia
17. lerroa:
| galera2 =
}}
{{nihongo|'''Genpei Gerra'''|源平合戦|Genpei kassen, Genpei gassen}} , [[antzinako [[Japonia]]n, 1180 eta 1185 artean ([[Heian Aroa]]ren amaiera), eta [[Taira klana|Taira]] eta [[Minamoto klana|Minamoto]] klanen arteko [[gerra zibil|gatazka zibil]] batzuen izena da. Gerra zibil honen ondorio zuzena, Minamoto klanaren garaipena eta honen ondorioz Taira erori izana izan zen. [[Samurai]]ek Japoniaren aginte politiko eta militarra eskuratu zuten, eta japoniar historian lehen shogunerria-[[Kamakura shogunerria]] - ezartzea ahalbidetu zuen, [[Minamoto no Yoritomo]] buru zuena.
 
Genpei Gerra, klaneko buruzagi zen [[Minamoto no Yorimasa]]k, Tairatarrena ez zen beste hautagai bat tronurako babestu zuenean hasi zen. [[Ujiko gudua (1180)|Ujiko gudua]], [[Kyoto]]ko kanpoaldean gertatua, bost urteko gerra baten hasiera izan zen. Gerra, berez, hiru etapatan zehar garatu zen: lehen etapa (1180ko ekaina), Yorimasak armetara deitzean zentratua egon zen, Mochihitorentzat, [[Taira no Kiyomori]]ren biloba zen [[Antoku enperadorea|Antokuren]] esku geratu zen tronua berreskuratzeko. Matxinada hau berehala itzali zuten Tairatarrek egun batzuk geroago. Bigarren etapan (1180ko iraila), behin Yorimasa hila, bere oinordekoa zen [[Minamoto no Yoritomo]] izan zen protagonista, eta 1181eko erdialdera arte luzatu zen, herrialde osoan bi urte irauten zuen [[gosete]] batek behartutako [[su-eten]]a aldarrikatu zen arte. Hirugarren eta azken etapa, 1183ko hasieran hasi zen, eta Minamoto klanak 1185eko [[Dan-no-urako gudua|Dan-no-urako itsas guduan]] lortutako garaipenarekin amaitu zen, Heian Aroaren amaiera eta [[Kamakura Aroa]]ren hasiera adierazten duena, Japoniako garai klasikotik feudal garairako trantsizioa suposatu zuena.