Zientzia-fikzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
7. lerroa:
Zientzia-fikzioak hainbat ezaugarri ditu:
* Etorkizunean edo denbora alternatiboan kokatzen da.
* [[Kanpo-espazio]] edo [[bizi estralurtar|bizitza estralurtarrarekin]] du harremana sarritan.
* Aurkikuntza zientifiko edo teknologiko berrien aplikazioa: [[denbora bidaia]]k, [[nanoteknologia]], [[robot]]ak...
* Gaur egun edo lehen ezagutu ziren sistema politiko edo sozialak agertzea.
25. lerroa:
Zientzia-fikzio terminoa Hugo Gernsback-ek sortu zuen 1926an, 1920ko Estatu Batuetako ''Amazing Stories'' izeneko narrazio espekulatiboko aldizkari ezagun batean. Badirudi erabilera goiztiar bat topatu dela 1851ko datarekin, eta William Wilsoni egozten zaio, baina erabilera isolatua da, eta terminoa ez zen orokortu gaur egungo adierarekin, harik eta Gernsback-ek modu trinkoan erabili zuen arte. Ordura arte, zientzia-fikziotzat jotzen ditugun narrazioek hainbat izen jasotzen zituzten, hala nola «bidaia fantastikoak», «mundu galduen kontakizunak», «utopiak» edo «zientzia eleberriak».
 
Zientzia-fikziozko lehen lana, gaur egun ulertzen den bezala, 1818n argitaratu zen [[Mary Shelley|Mary Shelley-ren]] [[Frankenstein]] edo Prometeo modernoa. Horren aurrekariak kondairetan eta mitoetan topatzen dira, mitologia grekoan adibidez. Ilargirako bidaiei buruzko istorio ezagunenak [[Cyrano de Bergerac|Cyrano de Bergerac-ena]] (XVII. mendea) eta [[Münchhausengo Baroia|Münchhausengo baroiarena]] (XVIII. mendea) dira. [[Carl Sagan]] eta [[Isaac Asimov]], ordea, bat datoz esatean [[Johannes Kepler|Johannes Keplerren]] ''Somnium'' (1634) dela zientzia-fikziozko lehen kontakizuna. Somniumek Ilargira doan abenturazale bat deskribatzen du, eta Keplerrek Lurraren mugimenduak Ilargitik nola ikusiko liratekeen azaltzeko duen kezka erakusten du. Beste batzuek [[Tomas Moro]] aipatzen dute aitzindari gisa; [[Utopia (Tomas Moro)|Utopia]] (1516) idazlan famatua dela-eta. Bestalde, aipagarria da [[Luziano Samosatakoa|Luziano Samosatakoaren]] "egiazko istorioa" idazlana, gaur egun zientzia-fikzioko generoan ohikoak diren hainbat elmentu baititu, hala nola gizakiak lurretik kanpora bidaiatzea, estralurtarrekin harremanak izatea eta abar. Ez da harritzekoa, izan ere aitzinako ipuin eta mitologietan elementu espekulatiboak ez ziren hain ezohikoak.
 
Shelleyren ondoren, zientzia-fikziozko narratibaren ezaugarriak aurreratu zituen beste idazle ezaguna [[Edgar Allan Poe]] estatubatuarra izan zen. Geroago, 1850eko hamarkadan, XIX. mendeko autore emankorrenetako bat izan behar zuena agertu zen, zientzia-abenturen alorrean: [[Jules Verne]]. 1863an argitaratu zuen zientzia-fikziozko bere lehen lana: [[Bost aste globoan|''Bost aste globoan'']]. Lan horren agerpena mugarria izan zen.
34. lerroa:
 
=== Urrezko aroa (1938-1950) ===
''Astounding Science Fiction'' aldizkaria 1930ean sortu ondoren, generoko maisu berriek ([[Isaac Asimov]], [[Arthur C. Clarke]] eta [[Robert A. Heinlein]]) ospetsu egin zuten zientzia-fikzioa eta lortu zuten zientzia-fikzioa bilduma orokorragoetan sartzea. Zientzia-fikzioan soilik aritzen ez diren egileak arloan aritzeak ere errespetu handiagoa ekarri zion. Horretan aipatzekoak dira Karel Čapek, [[Aldous Huxley]], [[C. S. Lewis]] eta gaztelaniaz [[Adolfo Bioy Casares]] eta [[Jorge Luis Borges]].
 
[[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren]] ondoren, generoa aldatu zen. Eleberriek ipuinak zokoratzenzokoru dituztezituzten eta argumentuak konplexuago bihurtzenbihurtu diraziren. Aldizkari berriak ere sortu ziren eta nerabeen artean zabaltzenzabaldu dazen zaletasuna.
[[File:The War of the Worlds by Henrique Alvim Corrêa, original graphic 15.jpg|thumb|Alien-en inbasioa, [[H. G. Wells]] ''[[The War of the Worlds]]'' eleberrian, Henrique Alvim Corrêa-ren ilustrazioa]]
 
=== Zilarrezko aroa (1951-1965) ===
Gerraosteko lehen izenburu nagusitzat har daitekeena ez zuen zientzia-fikziozko idazle batbatek idatzi, [[George Orwell|George Orwell-en]] [[1984 (eleberria)|1984]] (1948) eleberria mugarria izan zen eta. 1950ko hamarkadan, hala ere, idazle-zerrenda oso luzea da, eta generoko bizkarrezurra osatzen dute: [[Robert A. Heinlein]], [[Isaac Asimov]], Clifford D. Simak, [[Arthur C. Clarke]], Poul Anderson, [[Philip K. Dick]], [[Ray Bradbury]], [[Frank Herbert]], [[Stanisław Lem|Stanislav Lem]] eta beste asko.
 
=== Aro berria ===
1965etik 1972ra bitartean igarotako urteak dira generoaren literatura-esperimentazio handieneko garaia. '''Erresuma Batuan''', Michael Moorcock ''New Worlds'' aldizkariaren zuzendaritzara iristearekin lotu ohi da. MoorcockMoorcockek, orduan 24 urteko gazteak, [[William Burroughs]] eta [[J. G. Ballard|J.G. Ballard]]-en literaturaren eredu eta teknika berriei egin zien leku. Zientzia-fikzioaren urrezko eta zilarrezko aroetako robot eta inperio galaktikoetatik urruntzen hasi ziren gaiak, eta ordura arte landu gabe zeuden gaiak hartu zituzten ardaztzat: kontzientzia, barne-munduak, balio moralen erlatibizazioa, eta abar. Aro berri hontako ordezkariak dira Samuel Ray Delany, Judith Merril, Fritz Leiber, Roger Zelazny, Philip K. Dick, [[Ursula K. Le Guin|Ursula K. LeGuin]], [[Philip José Farmer]] eta Robert Silverberg,
 
=== Cyberpunk eta Postcyberpunk ===
1980ko hamarkadan, gero eta nonahikoagoak ziren konputagailuek eta lehen sare informatiko globalak agertzeak izugarri handitu zuten autore gazteen irudimena, sinetsita baitzeuden horiek eraldaketa ekarriko zutela gizartean. Ernamuin horretatik sortu zen [[cyberpunk]] (edo ziberpunk) mugimendua. Termino horrek ikuspegi ezkorra eta desengainatua biltzen ditu, teknologiak eta kapitalismo basatiak menderatutako etorkizun baten ikuspegi ezkorra, eta «punk» menderakaitz eta iraultzailea, askotan anarkista. Idazle belaunaldi berri bat sortu zen etiketa horren azpian, [[William Gibson]], Bruce Sterling eta Neal Stephenson buru zirela.
 
Geroago ezkortasun hori modulatu zen. Postcyberpunk eleberrietan, askoz ohikoagoa da protagonistak beren komunitateetako kide errespetagarriak izatea: zientzialariak, militarrak, poliziak eta baita politikoakpolitikariak ere. Pertsonaia marjinalagoen kasuan ere, ''statu quo''-a mantendu edo hobetzeko interesa izaten dute, ez hura suntsitzeko interesa, ziberpunkean ohikoa zen bezala. Postcyberpunk etiketa jaso zuen lehen eleberria ''Snow Crash'' (1992) da, Neal Stephenson-ek idatzia
 
== Euskaraz ==