Izar (izarra): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Izena ==
'''Izar''' izenak ([[arabiera]]z ازار izār) zapia esan nahi du. '''Mirak''', '''Mirac''', '''Mirach, Micar, Mikar, Mezer''' edo '''MirachMeres''' ere deitua da<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Paul|abizena=Kunitzsch|urtea=1959|izenburua=Arabische Sternnamen in Europa|argitaletxea=Harrassowitz|orrialdea=184|hizkuntza=de}}</ref>, [[β Andromedae]]renaren antzekoak, honen izenaren jatorria ere berbera delarik<ref name=":0" />. '''Perizoma''' izenarekin agertzen da [[Alfontsotar Taulak|Alfontsotar Tauletan]].
 
Izar hau izendatzeko erabiltzen den beste izen bat '''Pulcherrima''' da, "ederrena", hala [[Friedrich Georg Wilhelm von Struve]] astronomoak deitua bi izarren arteko kontraste ederra ikustean<ref>{{erreferentzia|izena=Phil|abizena=Simpson|izenburua=Guidebook to the Constellations: Telescopic Sights, Tales, and Myths|argitaletxea=Springer New York|orrialdea=283|ISBN=9781441969415|hizkuntza=en}}</ref>.
 
== Ezaugarri fisikoak ==
14. lerroa:
 
Sistema honen adina 300 milioi urtetan estimatzen da. Jaio zirenean, A2 izarra ia gaur egun denaren antzekoa zen, baina gaur egun erraldoia dena B motako izar bero bat zen. Azken hau bere laguna baino masiboagoa zen (4 eguzki masa, 2ren aldean) azkarrago eboluzionatzea eragin zuena. Hala, duela 10 eta 20 milioi urte bitartean bere barne [[hidrogeno]]a agortu zuen gaur egun ikus dezakegun erraldoia bihurtuz. Etorkizunean, 1000 milioi urte edo gehiago barru, Izar Bk bide bera jarraituko du, [[erraldoi laranja]] bihurtuz. Alabaina, ordurako, gaur egun masiboagoa den izarra, ziurrenik, [[nano zuri]] ahul bat baino ez da izango.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==