Feudalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
150.241.155.246 (eztabaida) wikilariaren 9059104 berrikuspena desegin da
Etiketak: Desegin Disambiguation links
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hommage au Moyen Age - miniature.jpg|thumb|[[Basailu]] batek (belauniko) gorazarre egiten dio bere jaunari (eserita).]]
'''Feudalismoa''' [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] [[Europa]]ko sistema politiko, ekonomiko eta soziala izan zen, IX-XV. mendeen artean iraun zuena. Erreinuak konderri eta jaurerri txikiagoetan banatuta zeuden, non jauntxoek beraien [[basailu]]ei babesa ematen zieten. Basailuek, trukean, zergak eta tributuak ordaindu behar izaten zituzten, jaunaren lurrak erabiltzeagatik. Jauntxo feudal haiek nobleak edota [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizako]] kide ziren, eta [[errege]]arekin menpekotasun erlazio bat zuten, batzuetan handiagoa eta batzuetan txikiagoa izan zitekeena.
pititito UwU
 
Feudalismoaren jatorria [[Erromatar Inperioaren gainbehera]]ren ondoko herri barbaro inbasioetan, nekazaritzaren nagusitasunean, garaiko [[teozentrismo]]an eta gizartearen kontzeptu piramidalean datza.
 
[[Historiografia]]n, feudalismo hitza erabiltzen da, orobat, [[materialismo historiko]]ak (historiografia marxistak, alegia) feudaltzat jotzen dituen ekoizpen-moduan oinarritutako antolabide sozioekonomikoa ere izendatzeko<ref>[[Luis García de Valdeavellano]] historialariak dioenez, historiografia marxistak, eta, zehazkiago, [[Maurice Dobb]] ikerlariak, "feudalismoa" eta "morrontza" terminoak uztartu egiten dituzte; eta [[Karl Marx|Marx]] beraren hitzetan, "feudalismoaren ezaugarri nagusia "morrontza pertsonala" da, bai sistemaren ekoizpen-baldintza materialei begira, bai morrontza edo joputasun horretan oinarritutako bizi-harremanei begira ere (hitzez hitz aipatzen du: "gizaki beregaina desagertu egin da eta mundu guztia bizi da morrontzaren uztarpean"). Bestetik, Estatu feudalaren egitura politikoa sortu zuten erakunde feudobasailatikoak, hizkera marxistan esanda, "gainegitura" bat baino ez ziren. [http://books.google.es/books?id=wauK0nFLhS4C&pg=PA25&dq=feudalismo+marxista&hl=es&sa=X&ei=gSFRT6SmFKec0AWKr_33Cw&ved=0CDoQ6AEwAQ#v=onepage&q=feudalismo%20marxista&f=false ''El feudalismo hispánico y otros estudios de historia medieval''], Crítica argitaletxea, 2000, ISBN 84-8432-145-2, 25. orria</ref>.
 
Antolabide sozioekonomiko modura, feudalismoak [[Antzinaro Berantiarra|antzinaro berantiarrean]] izan zuen hasiera, ekoizpen esklabistatik ekoizpen feudalera igarotzean, III. mendeko krisialditik aurrera eta, bereziki, [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]] desagertu ondoren ([[V. mendea]]) eta erresuma germaniarrak eta [[Karolingiar Inperioa]] sortu eta gero ([[VIII. mendea|VIII.]] eta [[IX. mendea]]k).
 
Zenbait tradizio juridikotan (erromatar nahiz germaniar zuzenbideetakoak, hala nola bezerotza, jarraigo eta basailutza) oinarrituta, feudalismoa hainbat mendetan gertatu ziren inbasioen ([[Germaniar herriak|herri germaniarrak]], [[eslaviar]]rak, [[magyar]]rak, [[musulman]]ak eta [[bikingo]]ak) garaiko ezegonkortasun eta segurtasun ezagatik sortu zen. Estatuko erakunde urrunen ezgaitasuna zela eta, segurtasun bakarra tokian tokiko agintarien eskutik zetorren, noble laiko edo eklesiastikoen eskutik, zeinen eskumendean baitzeuden landa-inguruetako gaztelu edo monasterio gotortuak, hirien gainbeheraren ondorioz boteregune berriak izatera iritsiak.
 
== Historia ==
Europan [[Karlomagno]]ren inperioa amaitu ondoren sortu zen feudalismoa (hau da, [[frankoak|frankoen]] erreinuan, IX. mendean), feudoak eratu eta [[noblezia|aitoren semeen]] eta mendekoen arteko harremanak finkatu zirenean. Frantziatik Italiako iparraldera, Espainiara, Alemaniara eta eslaviar lurraldeetara zabaldu zen; 1066an Ingalaterrara, Italiako hegoaldera eta Siziliara iritsi zen. Erregeak lur guztien jabeak ziren, eta zaldunei ematen zizkieten haien mendekoek erabil eta lan zitzaten. Beren lurrak eta elizarenak banatu zituzten era horretan.
 
Feudalismoa batez ere IX. mendean zabaldu zen ekonomia sistema eta lurraren jabetza izateko modu berezia izan zen. Sortu zenean, lurraren jabetza bizitza osorako izaten zen, baina geroago lurra [[herentzia (argipena)|herentziaz]] hartzen zuten aitoren semeek. Era horretan erregearen ahalmenak behera egin zuen, eta nobleen familiak aberastu ziren. Eliza ere modu berean zegoen eratua: [[zaldun]]ek aukeratzen zituzten [[apezpiku]]ak eta [[apaiz|abadeak]], eta haiek, ordainetan, zerbitzuak eskaintzen zizkieten nobleei. Legearen alorrean, feudalismoak bertako agintarien gorteen ordez, jaun baten mendekoez osatutako gorteak ezarri zituen.
 
Estatu zentralistak sendotzeak, hirien indar ekonomikoak, burgesiak eta merkataritzaren gorakadak feudalismoaren amaiera ekarri zuten; XIII. mendean hasi zen desegiten, baina artean zenbait mendez egin zuen aurrera, erabat desagertu arte. Munduko beste lurraldeetan ere izan ziren antzeko ezaugarriak zituzten sistemak, [[Japonia]]n adibidez. XIV. mendearen bukaerarako feudalismoak Europako gizartean indarrik ez bazuen ere, gizarte guztietan utzi zituen arrastoak (zergak biltzea, jaunen eta zerbitzarien arteko betebehar eta eskubideak...) erakunde sortu berrietan.
 
{{esaera2|Birprodukzioak atzera egiten du; ustiategi asko desorekatuta geratzen dira, eta nekazari zordunak, lehenengo, aziendaren zati bat saltzen hasten dira; gero, ustiategiaren zati bat eta, azkenik, ustiategia bera saltzen dute —zorren ondorioz kartzelaratzen ez dituztenean— eta hirira joaten saiatzen dira. (...) Gizarte-ondorioak tamalgarriak dira: nekazariak astintzen dituen pobretze-prozesu gogorra hasi da, zeinaren froga bat —adierazpen konkretuak aurkitzen baditugu— 1300etik gertatzen den hilkortasun tasaren hazkunde erregularra baiten. (...) [[Izurri Beltza]] ez da istripu bat, testuinguru honetan sartzen den zerbait baizik; testuinguruak ez du bere erasoa justifikatzen, baina ekartzen dituen kalteen larritasuna azaltzen digu.
 
'''[[Guy Bois]] (1981)'''|<ref name="#1">{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>.}}
 
== Dohaintza adibidea ==
 
{{esaera2|Nik, Josseran, zalduna, Cipierre-koa ere deitua, Odile nire emaztearekin, biok nahi dugu denek (...) jakin dezaten (...) Jainkoari eta Pedro eta Paulo bere apostolu santuei eta baita Hugo abade agurgarriak zuzentzen dituen Cluny-ko fraileei ere dohainean ematen diegula, gure eta gure arbasoen arimarengatik, gure menpean dagoen Chaselle deritzan Macon-en dagoen domeinu bat, hots, eliza eta kanposantua, mahastiak eta zelaiak, galtzuak eta basoak, errotak eta urak, ur-lasterrak, Ameuyny-ko elizatik Plantes-eko "condamina"-raino (...), Bray-ko baso eta Taize-ko zelaietaraino, eta Chisse-ko basoraino, eta lur guztia, landua ala ez, muga hauen barnean manso-arena bezala onartzen dena: eta muga horietatik kanpo Notre-Dame de Chaselle-ko elizaren menpean legokeena (...) ematen diegu. Letaud eta Atton gure semeek ere onartzen eta baiez-tatzen dutelarik. Halaber morroi hauek ematen ditugu: Guy errotaria eta bere seme-alabak; Humberto eta bere emazte eta seme-alabak; Joussaud itzainaren seme-alabak; halaber bestejossaud eta bere seme-alabak; Roberto-ren semea den Humberto, eta bere ama, eta Mainberto-ren seme-alabak; baita Giraud-en semea, Alerico-ren seme-alabak ere; Joan eta bere seme-alaben erdia; Vicenterrotaria eta bere seme-alaben erdia; Engeaume eta bere seme-alaben erdia. Azken hiru hauen emazteei dagokienez, bakoitzarengandik zentsu bezala bakarrik zortzi denier hartuko ditugu, bizi garen bitartean. Baita Maria eta bere seme-alabak ere ematen ditugu. Nire emaztearen izeba Ameliak fraile hauei eman zien domeinuaren zatiaren dohainari dagokionez, Ricardo eta Godofredo bere semeek onartu zutena, guk onesten dugu. Zaldun batek berme moduan gordetzen duen elizaren hamarrenari dagokionez, hitz ematen dugu beroni konpentsazio modura ematea, berak onartzen badizkigu, bost solde Macon-eko lur baten gaineko errenta bezala.