Frankismo berantiarra: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t 'Parkinsonen gaixotasun' > 'Parkinsonen gaixotasuna'. |
||
2. lerroa:
'''Frankismo berantiarra''' [[Francoren diktadura|diktadura]] frankistaren azken etapa izan zen, 1975eko azaroaren 20an [[Francisco Franco]] hil zenean amaitu zena. Hasiera, 1969ko urrian kokatu ohi da, Carrero Blanco almirantea, Francoren kontseilari nagusia buru duen kolore bakarreko gobernua eratzen denean. {{Sfn|De Riquer|2015}} Etapa hori '''frankismoaren azken krisia''' bezala ere identifikatzen da, zeinaren hasiera zenbait historialarik 1970eko abenduko «Burgosko epaiketan» kokatzen baitute. {{Sfn|De Esteban|López Guerra|1977}}
[[Javier Tusell]]en arabera, diktaduraren azken etapa horren historia politikoa Franco jeneralaren gainbehera fisiko eta pertsonalak, erregimenaren klase politikoaren desegiteak, etorkizunari buruzko ziurgabetasunak eta oposizio antifrankistaren hazkundeak markatu zuten. {{Sfn|Tusell|2007}} [[Luis Suárez Fernández|Luis Suárez Fernándezek]], erregimen frankistari dagokionez, zera esan zuen: «1969 eta 1975 artean ez zegoen ideia argi askorik». {{Sfn|Suárez Fernández|2007}}<ref group="nota">«Dotado de buena salud y lucidez manifiesta hasta mediados de los años sesenta, las Memorias de algunos de sus colaboradores, desde [[Manuel Fraga Iribarne|Fraga]] a [[Laureano López Rodó|López Rodó]], parecen probar que a partir de ese momento se produjo en él un deterioro muy acentuado. Los límites del mismo no son fáciles de precisar… A veces incluso en cuestión de un espacio de tiempo equivalente a unos pocos minutos podía parecer que era un anciano atento que musitaba comentarios inteligentes a lo que se le decía o una persona extraviada en su propio mundo incapaz de comunicarse con el exterior. […] Una de las características de la [[Parkinson
Borja de Riquerren arabera, «erregimen frankistaren azken sei urteetan zehatz-mehatz azaltzen da zergatik diktadura hark ez zuen jarraitu Francisco Franco jenerala hil ondotik. Hain zuzen, [[Autoritarismo|erregimen autoritario]] hark jasan zuen higadura eta krisi politikoa hain izan zen sakona, diktadura iraunarazi nahi zuten aukerak zilegitasunik gabe gelditu zirela». {{Sfn|De Riquer|2015}}
|