Aries (konstelazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: 2017 wikitestu editorearekin Disambiguation links
31. lerroa:
[[Antzinako Egiptoko astronomia]]n, Aries [[Amon-Ra]] jainkoarekin lotzen zen, ahari-buruarekin irudikatzen zena eta emankortasuna eta sormena irudikatzen zituena. Udaberriko ekinozioaren lekua zenez, "Eguzkiaren Birjaiotzaren Adierazlea" deitzen zitzaion<ref>{{Erreferentzia|izena=Julius D. W.|abizena=Staal|izenburua=The new patterns in the sky : myths and legends of the stars|argitaletxea=McDonald and Woodward Pub. Co|data=1988|url=https://www.worldcat.org/oclc/17547198|isbn=0-939923-04-1|pmc=17547198|sartze-data=2022-10-04}}</ref>. Aries gailena zen urteko garaietan, apaizek Amon-Raren estatuak prozesatzen zituzten tenpluetan, eta praktika hori aldatu egin zuten [[Persiar astronomia|persiar astronomoek]] mende batzuk geroago. Ariesek "Buruaren Jauna" titulua eskuratu zuen Egipton, bere garrantzi sinboliko eta mitologikoari erreferentzia eginez<ref>{{Erreferentzia|izena=William Tyler|abizena=Olcott|izenburua=Star lore : myths, legends, and facts|argitaletxea=Dover Publications|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/54374504|isbn=0-486-43581-4|pmc=54374504|sartze-data=2022-10-04}}</ref>.
 
Aries ez zen erabat konstelazio gisa onartua izan garai klasikora arte<ref>{{Erreferentzia|izena=J. H.|abizena=Rogers|izenburua=Origins of the ancient constellations: II. The Mediterranean traditions|orrialdeak=79–89|data=1998-04-01|url=https://ui.adsabs.harvard.edu/abs/1998JBAA..108...79R|aldizkaria=Journal of the British Astronomical Association|zenbakia=108|issn=0007-0297|sartze-data=2022-10-04}}</ref>. [[Astrologia helenistiko]]an, Aries konstelazioa [[Frixo]] eta [[Helle]] [[Hermes|Hermesen]] aginduz erreskatatu eta Frixo [[Kolkida]]ren lurraldera eraman zituen greziar mitologiako ahari urrekararekin lotzen da. Frixo eta Helle [[Atamas]] erregearen eta bere lehen emazte [[Nefele]]ren semea eta alaba ziren<ref name=":0" /><ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Ian|abizena=Ridpath|izenburua=Stars and planets|argitaletxea=Princeton University Press|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/45895238|edizioa=3rd ed|isbn=0-691-08912-4|pmc=45895238|sartze-data=2022-10-04}}</ref><ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Patrick|abizena=Moore|izenburua=Cambridge guide to stars and planets|argitaletxea=Cambridge University Press|data=1997|url=https://www.worldcat.org/oclc/35650675|edizioa=Rev. and expanded ed., 2nd ed|isbn=0-521-58582-1|pmc=35650675|sartze-data=2022-10-04}}</ref>. Erregearen bigarren emaztea, [[Ino]], jeloskor zegoen eta bere seme-alabak hil nahi zituen. Hori lortzeko, [[Beozia]]n gosetea eragin zuen, eta gero [[Delfosko Orakulua]]ren mezu bat faltsutu zuen, gosetea amaitzeko Frixo sakrifikatu behar zutela zioena. Atamas semea [[Lafistio|Lafistio]] mendiaren gailurrean sakrifikatzeko zorian zegoela, Aries iritsi zen, Nefelek bidalia<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Star Tales – Aries|url=http://www.ianridpath.com/startales/aries.html|aldizkaria=www.ianridpath.com|sartze-data=2022-10-04}}</ref>. Helle Ariesen bizkarretik erori zen ihesean, eta [[Dardaneloak|Dardaneloetan]] ito zen, ''Helesponto'' ere deitua bere omenez<ref name=":0" /><ref name=":1" />.
 
Historikoki, Aries ahari makur eta hegorik gabea bezala irudikatu izan da, burua [[Taurus (konstelazioa)|Tauruserantz]] jiratuta. [[Ptolomeo]]k bere ''[[Almagesto]]''an esan zuen [[Hiparko]]k Alfa Arietis ahariaren mutur gisa irudikatu zuela, Ptolomeok konstelazioko bere irudian sartu ez bazuen ere. Horren ordez, "Formarik gabeko izar" gisa katalogatua izan zen, eta "buru gaineko izarra" bezala adierazia. [[John Flamsteed]]ek, bere ''[[Atlas Coelestis]]''ean, Ptolomeoren deskribapenari jarraitu zion, irudiaren buru gainean kokatuz<ref name=":1" /><ref>{{Erreferentzia|izena=James|abizena=Evans|izenburua=The history and practice of ancient astronomy|argitaletxea=Oxford University Press|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/729872798|isbn=978-0-19-987445-3|pmc=729872798|sartze-data=2022-10-04}}</ref>. Flamsteedek mapetako konbentzio orokorrari jarraitu zion, Aries etzanda irudikatuz. Astrologiaren ikuspegitik, Aries buruarekin eta haren umoreekin lotzen da<ref>{{Erreferentzia|izena=Emily|abizena=Winterburn|izenburua=The stargazer's guide : how to read our night sky|argitaletxea=Harper Perennial|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/310399321|edizioa=1st Harper Perennial ed|isbn=978-0-06-178969-4|pmc=310399321|sartze-data=2022-10-04}}</ref>. Oso lotuta zegoen Marterekin, [[Marte (planeta)|bai planetarekin]], [[Marte (mitologia)|bai jainkoarekin]]. Mendebaldeko Europa eta [[Siria]] gobernatzen zituela uste zen, eta pertsona batengan izaera sendoa adierazten zuela<ref>{{Erreferentzia|izena=William Tyler|abizena=Olcott|izenburua=Star lore : myths, legends, and facts|argitaletxea=Dover Publications|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/54374504|isbn=0-486-43581-4|pmc=54374504|sartze-data=2022-10-04}}</ref>.
 
[[Aries Puntua|Ariesen lehen puntuak]], [[Ekinokzio|udaberriko ekinozioa]] gertatzen den uneak, konstelazioaren izena darama. Izan ere, Eguzkiak zeruko ekuatorea hegoaldetik iparraldera zeharkatu zuen Ariesen duela bi mila urte baino gehiago. Hiparkok K. a. 130. urtean definitu zuen [[Gamma Arietis|Gamma Arietisetik]] hegoaldera dagoen puntu bat bezala. [[Prezesio|Ekinozioen prezesioaren]] ondorioz, Arieseko lehen puntua Piscesera lekualdatu da ordutik, eta [[Aquarius (konstelazioa)|Aquariusera]] lekualdatuko da 2600. urtearen inguruan. Gaur egun, eguzkia Ariesen agertzen da apirilaren amaieratik maiatzaren erdialdera arte, nahiz eta konstelazioa udaberriaren hasierarekin lotzen den oraindik<ref name=":3" /><ref name=":2" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Emily|abizena=Winterburn|izenburua=The stargazer's guide : how to read our night sky|argitaletxea=Harper Perennial|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/310399321|edizioa=1st Harper Perennial ed|isbn=978-0-06-178969-4|pmc=310399321|sartze-data=2022-10-04}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==