Karbono hidrato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
13. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Gluzido gehienak landareek egitensortzen dituzte [[fotosintesi]]an (prozesu konplexu horren bidez, inguruneko karbono dioxidoa azukre sinple bihurtzen da). Gluzidoak, gehienbat, karbono, hidrogeno eta oxigeno atomoek osatzen dituzte. Lotura kimikoak dituzte, [[Lotura kobalente|kobalente]] motakoak, baina energia asko biltzen dute, eta molekula oxidatzen denean askatzen da. Naturan izaki bizidunen funtsezko osagaia dira, eta biomolekula isolatuen edo proteinak eta lipidoak bezalako beste batzuekin lotutako biomolekulen parte dira; konposatu organikorik ohikoenak dira naturan.
 
Gluzidoek funtsezko bi paper betetzen dituzte izaki bizidunetan. Alde batetik, zelulek berehala erabiltzeko molekula energetikoak dira ([[glukosa]]) edo ondoren kontsumitzeko biltegiratzen dira ([[almidoi]]a eta [[glukogeno]]a); 1g-k 4,5 kcal ematen ditu. Bestalde, [[polisakarido]] batzuek egitura-funtzio garrantzitsua dute, landareen zelula-paretaren ([[zelulosa]]) edo [[artropodo]]en [[kutikula]]ren zati baitira.