Hansa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: be:Ганза
7. lerroa:
Hiriak, oro har, ibilbide luzeko merkatari dirudunek kontrolatzen zituzten. Esku langileek gremioak osatzen zituzten, arautegi zorrotzen azpian, hirien gaineko kontrola bereganatu nahian. Ekialdeko eta iparraldeko salerosketak ugaldu ziren, [[Lübeck]] buru zuen [[Hansako Liga]] garatzen zen heinean.
 
Nolanahi ere, Hansan ez zeuden bakarrik Inperioaren azpiko hiriahiriak baturik, [[Herbehereak|Herbeheretakoak]], [[Norvegia]]koak eta [[Ingalaterra]]koak ere bazeuden. Batasun hori [[XIII. mende]]an sortu zen [[Kolonia]] eta beste 29 hiriren artean, amankomuneko interesak babesteko asmotan. Merkataritza-pribilejio andana jaso zituen batasun horrek, batik bat Ingalaterran, [[Flandria]]n eta [[Errusia]]n ere.
 
Lübeck eta [[Hamburg]] hiriek, [[1241]]ean, [[Itsaso Baltiko]] eta [[Itsaso Beltza]]ren arteko ibilbide komertzialaren gaineko kontrola partekatzeko hitzarmena sinatu zuten. Bi hiri horiek, [[1252]]an Flandriarekin ere salerosketarako itunak sinatu zituzten. Honela, [[Bruges]]ek, Flandriako hiri nagusiak, Hansako garapenean parte hartze handia izan zuen. Geroago [[Londres]]ekin ere hartu-eman komertzialak abian jarri zituzten. [[Bremen]] eta [[Danzig]] sartu ziren geroago, eta haien atzetik [[Westfalia]]ko, [[Rhin]] aldeko, [[Herbehereak|Herbehereetako]], [[Prusia]]ko, [[Lituania]]ko eta [[Estonia]]ko beste hiri asko.