«Txikipedia:Antzinako Grezia»: berrikuspenen arteko aldeak

 
Atenas hiriak, beste greziar hiri batzuen laguntzaz, {{txp|Persia|Persiako}} inperioaren inbasioari aurre egin eta irabazi egin zuen K.a. V. mendean, 50 urteko gerra baten ondoren. Mehatxu hori menderatuta, garai honetan hasi ziren greziarren koloniak zabaltzen Mediterraneo osoan; horregatik, geroztik, greziarrak gaur egungo {{txp|Turkia|Turkian}}, {{txp|Egipto|Egipton}}, {{txp|Italia|Italian}}, eta Mediterraneoko uharterik handienetan bizi izan dira, Greziatik kanpo. Haiekin batera, haien hizkuntza eta kultura ere zabaldu zen. Atenasek aberastasun handiak irabazi zituen eta bere kulturak, arteak eta zientziak garapen oso nabarmena izan zuten; garai honi Atenasen eta, oro har, greziar kulturaren "urrezko aroa" deitzen zaio. Baina urrezko aro horrek K.a. 404. urtera arte bakarrik iraun zuen; urte hartan, Esparta nagusitu zitzaion Atenasi {{txp|Peloponesoko Gerra}} delakoan.
 
Antzinako Greziaren azken aroari {{txp|Garai helenistikoa|garai helenistikoa}} deitzen zaio. Garai honetan, {{txp|Mazedonia (antzinako erresuma)}|Mazedonia|}} izeneko erresumako errege batek, {{txp|Alexandro Handia|Alexandro Handiak}}, Greziako lurralde gehienak konkistatu eta Grezia batu egin zuen bere agintepean. Garai hau azken erregina helenistikoa, Egiptoko {{txp|Kleopatra}}, K.a. I. mendean hil zen arte iritsi zen. Garai honetan, Atenas, Esparta eta Tebas hiriak gainbeheran zeuden, garrantzia eta boterea galdurik, eta {{txp|Alexandria}}, {{txp|Pergamo}} edo {{txp|Antiokia}} hiri modernoagoek hartu zuten nagusitasuna.
 
==Nola eta noiz amaitu zen Antzinako Grezia?==